hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2017 / 03 / 13

286149_heroa[1]Aurreko urteetan ez bezala gero eta gehiago dira Valverderen aurkako kritikak. Taldearen joko aspergarria, UEFAn izandako porrota eta San Mamesetik kanpoko bolada txarra aipatzen dituzte Txingurriren zikloari amaiera ematearen aldekoek. Beste batzuek, berriz, Valverdek jarrai dezan nahiago dute. Haien ustez, aurreko denboraldietako emaitzak eta aldagelan ezarri duen lasaitasuna pisuzko arrazoiak dira entrenatzailearen kontratua berrizteko.

Valverdek eta Urrutiak erabakia ez dagoela hartuta esaten duten bitartean, Bartzelona aldetik uhandre-kantak bidaltzen dituzte etengabe; kanta tentagarriegiak futbolaren edozein prefesioanalentzat. Athleticetik igorri dituzten mezuen arabera ez dago zer komentaturik, dena erabakitzeke dago eta. Kazetariak eta zaleak, berriz,  euren apostuak egiten hasi dira eta entrenatzaile-zerrenda luzea omen dago Athleticen aulkian jesartzeko. Leblanc, Berizzo, Ziganda, Guardiola, Setien, Luis Enrique… Entzun diren guztiak etorriko balira, aulkia ez ezik, hutsik dauden palkoak ere mukuru  egongo lirateke.

 

 

*Azaleko argazkia Jordi Alemanyrena da

9 Erantzun orain arte.

  1. mikel dice:

    aktimel taldea gara:
    Gure ustez, Valverde entrenatzaile oso ona izan da urte hauetan, baina Athleticek momentu honetan ideia berriak behar ditu, berriro gailurrean egoteko.
    Jürgen klopp entrenatzaile aproposa izango litzateke.
    Aktimel taldea, Laura, Leire eta Raul.

  2. Jon dice:

    Nik Valverderen aldeko apustua egingo nuke. Ez jarraitzea erabakiko balu, Zigandari aukera emango nioke. Egia da izen gutxiko entrenatzailea dela Setien, Berizzo, Blanc edo horrelakoekin konparatzen badugu, baina jokalari asko bere aginduetara egon dira Bilbao Athletiken. Erabakitzen dena erabakitzen dela, Athletiken onerako izan dadila.

  3. Basa Lizarra dice:

    Paul Bocusek zioenez sukaldaritzak sekretu bakarra du: produktua. Eta Athleticek nahikoa produktu mugatua dauka; hots, ligan gutxien fitxatzen duen taldea da.
    Zerbait edo Inor ondo badabil hobe dugu ez ukitzea. Nik aukera nahiago dut Valverde jarraitzea.
    Guardiola izan leike baina Luis Enrike? Mesedez eta faborez! Nire ustetan hemen arras pentsaezina da.

  4. Hiru orduko taldeko Inurri zurigorriak. dice:

    Gu Valverdek jarraitzearen alde gaude, arraoi asko baitaude gure iriztzia defendatzeko. Lehenengo eta behin, 4 urtean izan dituen emaitzak oso onak izan dira eta Athletic urrtero egon da Europan jokatzen. Hori gutxi balitz bezala, duela 2 urte titulu bat irabazi zuen. Aurrekoa 84an izan zela kontuan hartuta,irabazitako superkopak balio handia dauka.gainera, ez dugu ahaztu behar Valverde Athleticeko jokalari ohia dela eta, horren ondorioz, klubaren filosofia oso ondo ezagutzen duela. Hori dela eta, Lezaman bilatzen ditu joklarari berriak eta asko dira berarekin debutatu dutenak. Amaitzeko, berak daukan izaera izugarri gustatzen zaaigu, erlazio ona baitauka bai jokalariekin bai prentsarekin

  5. Hiru orduko taldeko Euskaltegiko Harmaila dice:

    Gure ustez, Valverderen garaia amaitu da. Eskerrak eman behar dizkiogu egindako lanagatik, azken urte hauetan lehiaketa guztietan Athleticen maila oso ona izan baita. Baina, tamalez, denboraldi honetan Athleticen jokoa erraz igartzekoa da. Horregatik taldeak beste bultzagarri bat behar du etsaiak harritzeko. Eta non izango da egokiena? Hor dago gakoa! Galdera horri erantzuteko hainbat aukera egongo dira; zenbat buru hainbat aburu. Baina guk izen bat proposatuko dugu: Javier Agirre edo «Vasco» Agirre. Lehenengo eta behin, Athleticen filosofia ulertzen zein defendatzen du. Era berean, proposatzen duen jokoa ikusgarria da. Beraz, Agirreren zaleok eskatzen duguna lortuko dugu eta San Mamesen ohiturak eta algarak berriro entzungo dira.

  6. Patxi dice:

    Egia esan, ez naiz aditua gai honetan, baina nire iritzia eman nahi dut. Uste dut Valverde entrenatzaile ona dela eta ondo jardun duela izan dituen talde gehienetan (Español, Valentzia…); Athleticekin ere polito aritu denez gero, zenbakiak eta lorpenak begi-bistakoak dira, adibidez, bera da Athletic partida gehien entrenatu duena, Europarako sailkapenak hortxe daude, etb.
    Dena dela, azken urte honetan indar barik ikusten dut, taldean ilusioa pizteko eta proiektu berriei ekiteko. Hori edozein taldetan funtsezkoa denez,beharrezko deritzot San Mameseko aulkian beste bat jesartzeari.

  7. Hiru orduko taldeko Euskaltegiko Beti Zurekin dice:

    Valverderen bigarren ziklo honetan, Athletic-ek garaipen garrantzitsuak lortu ditu: Kopako final bat jokatu eta titulu bat irabazi, besteak beste. Halaber, gure ustez, lau urte eta gero zikloa amaitu da estrategia-teknikak ezagunak direlako; hau da, pilota mugitzen hasten denean denok dakigu zer egingo duen taldeak. Denboraldi honetan puntu gehiegi galdu ditugu etxetik kanpo eta UEFA postuetan sartu behar duen talde batek ezin ditu hainbeste puntu oparitu. Honetaz gain, jokalarien adina nabaritzen da lesioak izanda gehiago kostatzen zaielako errekuperatzen. Gainera, fisikoki behera egin dute eta aipa dezakegu bizitasun falta.
    Hori dela eta, jokalari berriak sartu behar dituzte taldean ziklo berri bati hasiera emateko eta ziklo berri hori kudeatzeko, entrenatzaile berria beharrezkoa da.

  8. Zortzitik lau dice:

    Aurpegi aspergarri izan arren, beste lau urte gehiago jarraitzearen alde gaude, inork ez baitu hark lortu duena lortuko. Nahitaezkoa da gogoratzea azken urteetan taldearen jokoarekin Txapeldunen Ligan, UEFAn, superkopan eta kopako finalean gozatu duguna.
    Egia da Athleticek aurten ez duela joko handirik erakutsi eta UEFAko porrota handia izan dela, baina denok dakigun bezala,taldea gailurrean luzaroan egotea zaila da eta ohikoa da horrelakko gorabeherak egotea.
    Dena den, aipatzekoa da une honetan ere UEFAtik hurbil gaudela eta duela zenbait urte hori pentsatzea ametsa zen.

  9. Atezain dice:

    Nire ustez Valverde onenetarikoa da.Bartzelonak fitxatu nahi badu, zeozerengatik izango da
    AUPA ATHLETIC!!!!


Shares