Bada hilabete bat Bilboko autobus-geltoki berriaren lanak hasi zirela. Orain arteko geltokiaren lurperatzeari esker 7.000 metro koadro libre geratuko dira plaza bat egiteko. Bai erakundeek bai auzo elkarteek bat egiten dute plaza eraiki beharrarekin, baina eman beharreko erabilpenaz, ordea, bestelako ikuspuntuak dituzte.
Lanak egin behar dituzten enpresa emakidadunek udalari iradoki diote esparru berria erabil daitekeela azokak, kontzertu txikiak eta horrelako jarduerak antolatzeko. Horren berri izan bezain pronto, Basurtuko Auzo Elkarteran ordezkariek horrekiko desadostasun bizia adierazi dute zenbait komunikabidetan. Haien esanetan, berez nahiko jendetsuak diren kaleetan horrelakoak antolatzeak joan-etorrien kopurua handituko luke eta hori ez omen da auzokideen gustokoa.
Egia esan, horrelako adierazpenek txundituta utzi ninduten, plazak eta oinezkoentzako guneak jendea elkartzeko egiten baitira, eta ez auzokideak uxatzeko. Urtean zehar zenbait ospakizun (Putxerak Eguna, azoka erromatarra, uztaileko jaiak…) egiten dira Basurtun, gehienak Aita Donosti plazaren inguruko espaloiak eta oinentzako guneak hartuta. Ez al da izango Garellanoko plaza leku hori baino egokiagoa izango horrelakoak antolatzeko? Garellano inguruko dendari eta tabernarien iritzia hartu du kontuan Basurtuko Auzo Elkarteak?
Amaitu aurretik, argi utzi nahi dut ez dudala ezer Basurtuko Elkartearen aurka; are gehiago, auzoan egon diren onerako aldaketa asko, neurri handi batean, elkartearen ekimen eta lanari esker gauzatu dira. Oraingo honetan, baina, ez dut haren ikuspuntua ulertzen.
Argazkia:elcorreo.com
nire ustez, aukerarik onena da futbito zelai batzuk egitea, orain dela urte batzuk, Basurton , hiru futbito zelai zeuzkatelako eta orain ez daukatelako ezer. Bat kendu zuten eta beste biak aparkaleku bihurtu dituzte.
Beste aukera bat da aparkalekuak egitea, orain aparkaleku gutxi baitago leku horretan.
Errekaldeko Raul
Basurtuko bizilaguna izanik, begi onez ikusiko nuke auzoa pizteko eta giroa sortzeko edozein ekitaldi. Azken urteotan, adibidez, jaiak antolatu egin dira berriz ere eta jende asko hurbildu da eratutako ekintzetara.
Hau irakurri eta gero, ondorio batera heldu naiz. Badaramat hoegita bi urte Garellano plaza ondoan bizi izaten, eta beti esan dut alde hori jendez beteta dagoela egun osoan.Alde batetik, oso ondo dago, jendea leku batetik bestera ibiltzea; batzuetan, babestua sentitzea ondo dator badaezpada. Beste aldetik, zoritxarrez, eskale asko beti egoten dira alde horretatik, baina normala da, gehienetan geltoki guztietan halako pertsonaiak egotea dirua eskatzen edo alkohola edaten.
Nire ustez, plaza bat ipintzen badute oker handia izango litzateke, ze eskaleak plazan bertan ipiniko dira lo egiteko eta denbora pasatzeko.
Nire iritziz,adibidez aukera ona, izango litzateke Erribiera azoka bezaloko bat ipintzea.
Bilbotarrok gauza oso ona daukagu, eta betidanik, janaria izan da gure indargunea.
Nire ustez, Garellano plazan antzoki bat ipiniko nuke. Bilbon bi antzoki baino ez ditugu. Beharrezkoa da jendeari antzokia hurbiltzea. Umeei gero eta gehiago gustatzen zaie antzerkiak ikustea, eta azkenaldian antzerki-lan asko egiten ari dira umeentzat.
Ideia ona izan ahalko litzateke antzokiaren barruan tailer batzuk egitea antzerki arte-lana ikasteko. Gainera, konpainia ona har dezakegu jende asko erakartzeko Garellano aldera eta antzokia ospetsua egiteko denboraz.
Garellano plazari buruz emandako informazioaz, zenbait ondorio atera ditut: espazio hau oso handia denez, ondo aprobetxatuko litzateke kiroldegi bat eginez, hau da, ping-pong tokia, igeri egiteko lekua, saskibaloian jolasteko lekua, gimnazioa, eta batez ere tenisean jolasteko leku bat, oso gutxi daude eta. Gainera, kiroldegi asko daude sakabanatuta baina tenisean jolasteko lekurik gabe. Horrexegatik ideia ona izango litzateke proposutakoa egitea.
Gure iritzian, aukera ona izango da plaza berria ipintzea. Plaza berri honek gune berdeak eduki beharko lituzke, alde honetan ez dagoelako gune berderik. Hau komenigarria litzateke ospitaleko jendearentzat eta autobus bidaiarientzat. Horrez gain, ideia ona litzateke bazter batean eszenatoki txiki bat ipintzea, noizean behin kontzertu batzuk antolatzeko.
Geu ere ez gaude ados elkartearen iritziarekin. Horrelako proiektua kontzertuak, azokak edo ikuzkizunak antolatzeko leku aproposa dela uste dugu. Bilbon, momentu honetan ez dago hainbeste eraikinik asisialdirako. Egia da jende asko handik ibiliko dela, baina, aldi berean,joan-etorri horiek han bizi direnentzat aberasgarria izango da. Gainera, ekitaldi horietaz gozatzeko aukera izango dute. Horretaz gain, aipatu behar da antolatu ahal diren ikuskizunak ez direla zaratatsuak zertan izan. Hona hemen proposamen batzuk: antzerkia, argazki edo marrazki erakusketak, kantautoreen kontzertuak…
Basurtuko auzokideak garen aldetik,euskaltegiko blogak eskegi duen azken postaz iritzia eman nahi dugu.
Autobus-geltokiak utziko duen esparrua hutsik geratuko da, eta udaletxeak proposatu du plaza bat eraikitzea eta bertan ikuskizunak antolatzea.
Gu ados gaude udaletxeak proposatu duen egitasmoarekin. Alde batetik, Aita Donostin jende gehiegi elkartzen da horrelako ekitaldiak antolatzen direnean eta beste aldetik,inguruko dorre berrietam jende gazte asko bizi da eta leku zabal eta lasaia behar dute euren seme-alabeki egoteko. Beraz, plaza horrek bi helburu horiek beteko lituzke.
Horrela, bada, plaza berrian futbol-zalai txikia, kulumnak, saskibaloi-zelaia eta kirola praktikatzeko makinak jarrriko genituzke. Gainera, eguzkitik eta euritik babestuta egoteko, zati bat estalita egotea komenigarria izango litzateke .
Gure auzoa izugarri aldatzen ari da, eta aldaketa horiei egokitu behar gatzaizkie, baina auzokideak inportanteenak garela ahaztu barik.
Auzo elkartearen jarrera nekez eulertzem da, horrelako ekitaldiak antolatzea izaten baita jainjustu auzokideok eskatzen duguna. Egia da, elkarteak esaten duen bezala, gune hori jendez beteta egongo dela, baina esan behar da jende hori lur azpitik mugituko dela. Gaur egun, ordea, geltokia kaleraren pare dagoenez, mugimendu handia dago inguruko kaleetan,
Geltokia lurperatzen dutenean, argi dago ezer egin beharko dela, bestela leku hori basamurtu bihurtuko da eta hori ez gertatzea gure esku dagoenez,adierazi nahi dugu ados gaudela enpresek proposatu dutenarekin.
Gure ustez, astean behin azoka bat antola daiteke eta ondo legoke azokaren gaia astero aldatzea; hau da, batean nekazaritza, hurrengoan artisautza eta abr. Era berean, asteburuetan, arratsaldez, kontzeertuak ere antola daitezke, horrek auzoko artistei aukera emango die euren lana erakusteko.
Auzo bizia nahi dugulako, bai Garellannoko plazari!
Gure iritziz, Basurton ez dago leku askorik aparkatzeko, eta gainera, gune honetan jendearen joan-etorriak asko dira. Gure proposamena da lurpeko aparkaleku publiko bat egitea.
Horrela, kalean parke bat eraiki ahal izango dute, Doña Casildakoa bezalakoa. Parkean eserlekuak eta mahaiak egon ahal izango lirateke. Horrez gain, jatetxe batzuk ere jarri ahal izango lirateke.
Gure iritziz, ikasleentzako egoitza eraikitzea ideia ona da.
Ingeniaritza eskola Garellanoko plazaren ondoan dago. Orain ikasle gehiago dago han, espezialitate guztiak leku berean elkartu dituztelako. Gainera, Leioako campuserako autobusa Garellanoko geltokian gelditzen da. Beraz, gazteentzat aukera hau beharrezkoa dela uste dugu.
Gure ustez, ideia ona da parke bat egtea, gune handia dagoelako.
Parkean gauza asko egin ahal dituzte, adibidez: txakurrentzako gune bat, txiringito bat terraza handi batekin, haurrentzako gunea… Basurton ez dago leku askorik gauza hauek batera egin ahal izateko; horregatik, beharrezkoa dela uste dugu.
Kiroldegi bat egitea ere ideia ona iruditzen zaigu; igerilekura joan nahi baduzu, Zorrotzara, Errekaldera edo Alhondigara joan behar duzu, eta leku horiek Basurtotik urrun daude.
Eskolan horixe bera esan nuen, igerilekua aukerarik onena, baina gehienak barreka hasi ziren. Eskerrik asko, «142»! Gu biok 143 gara.