Hizkuntza bat maite behar da erabiliko bada, baina nekez lortuko dugu maitasun hori, egoera gozagarrietan erabiltzen ez bada. Euskara ikasten dutenek arazo hori dutelakoan nago. B2 edo C1eko ikasle ugarik arrotz dituzte euskeraz egiten diren ospakizun, ekimen, liburu, kanta edota telesaioak. Horiek guztiak ikasleengandik urrun badaude, etorkizuneko euskara gramatika-arau eta testu-mota bilduma baino ez da izango; hau da, arimarik gabeko euskara.
Ez dago zalantzarik eskolek eta euskaltegiok lan handia egin beharko dugula ikasleak euskararen itsaso gozoan murgiltzera animatzeko, baina bakarka lanean ibiltzen bagara, ez dugu deus lortuko. Zoritxarrez, batzuetan, gurekin besoz beso borrokatu beharko luketen herri-irrati eta telebistek kontrako kanpaina egiten dute: euskaldunok uxatzeko kanpaina.
Gaztea irratian doi-doi entzuten da euskaraz egindako kantarik eta ETB1eko programazioari buruz hobe da ezer ez esatea. Elegancia Mexicana bezalako mariachiak hemengo talde gazteak baino askoz gehiagotan ageri dira txoriaren (non galdu zen txoria?) katean. Oihan Vegak behin adierazi zuen Gaztea irratian; hau da, lehengo Euskadi Gaztean, progarmazio-aldaketa entzuleek eskatuta egin behar izan zutela. Entzuleen gustuak aldatu zirenez, programazioa gustu berri horiei egokitu behar izan zitzaien, nonbait. Nik ez daukat hain argi. Nire ustez, ikusleek eta entzuleek, besterik ezean, eskaintzen zaiena kontsumitzen dute.
Aniztasuna ondo dago, baina aniztasun horri geurea eransten badiogu, ziur aberats eta anitzagoa izango dela. Geuk egiten ez badugu, ziur egon ez duela inork egingo.
Oraingo programazioa ez dut inoiz ikusten ez zaizkidalako gustatzen behin eta berriro errepikatzen dituzten saioak. Ikusten dudan bakarra teleberria da eta uste dut ondo egiten dutela mantentzen.
Beharbada, erakargarriagoa izango litzateke hemengo aniztasuna eransten badiete bere saoiei eta horrela, behintzat, desberdina izango litzateke.
ETB1eko programazioa atzeraturik geratu da. Nik besste programa mota batzuk jarriko nituzke. Larunbatetan, gauez musikako saioak ematen dituzte, vaina gehienak zaharrak eta errepikaturik, Nik V.O. filmak jarriko nituzke azpitituloekin, kirolak… Ikusleen gustuko gauzak, eta hori egin ahal izateko ikusleen iritzia ezagutu eta kontuan hartu beharko luke. Nik uste dut Sorginen laratza bezalako saioak programatu behar direla. Oso interesgarria zen.
Euskal telebista ez dut ikusten zeren eta ipintzen dudanean aspergarria iruditzen zait. Irratia ere ez dut euskeraz entzuten baina hau normala da, ez baitut inoiz irratia entzuten. Nik uste dut jende gehiagok entzutea edo ikustea nahi badute saio dibertigarriak jarri beharko dituztela, eta noski, dena euskeraz Euskal Herriko katea delako.
Euskara ikasle naizen aldetik, argi dago bai herri-irratia, bai telebistek, bai egungariek, lan handia egin behar dutela euskararen mundura erakar gaitzaten.
Gaur egun, adibidez, ez dago egunkaririk politikaz kanpo gertatzen diren berriak irakurtzeko. Albiste arruntak euskaraz irakurtzekotan, Ikasbil web orrira, euskaltegiko blogera edo zoritzarrez, gaztelaniazko egunkari batera jo behar dugu. Horrekin ez dut esan nahi gure kultura babestu behar ez dugunik, baizik eta gure hizkuntza, euskara, normalizatutzat hartu nahi badugu, mota guztietako albisteak, hemengo eta kanpokoak, egon behar direla.
Irratiari dagokionez, bat nator Oihan Vegak esaten duenarekin. Programazioa gustu berriei egokitu behar zaie eta Gaztea Irratian, hori gertatzen da. Askoz atseginagoa da hemengo eta kanpoko abestiak nahastuta entzutea, hemengoak baino ez aditzea.
Denetarik entzuteko edo irakurtzeko aukera eduki behar dugu. Hantxe dago aniztasuna eta gaurkotasunari egokitzea.
Ziur nago horrela jokatzen bada, euskararen entzule, irakurle eta ikusleon kopurua igo egiteaz gain, euskararen itsaso gozoan murgilduko garela.
Egia da gaur egungo programazioa bai herri- telebistan, bai irratian,nahiko kaskarra dela, batez ere pentsatzen bada komunikabide hauek euskera lantzeko baliagarriak izaten direla.Nire ustez, ETB1ean, programazioa nahiko atzeratua da eta artikuluan esaten den moduan, ez dela normala kate publikoan mariachiren abestiaren bilduma entzutea, baina, euskaldunzahar batzuei gustatzen omen zaie mariachiak entzutea!.
Aukera ona izango litzateke programazio egokitua antolatzea, eta zein da programazioa egokiena?Horretarako inkestak daude, eta ikusleen artean inkesta bat eginez gero,ziur aski haiei programazioren bat erakargarria bururatuko litzaiekeela.Dena den, benetan ikasi nahi denean hizkuntza bat, euskera gure kasuan, bakoitzak bere kabuz bilatu ahal du informazioa kulturari buruz; euskal azturak, kantak, lekuak,besteak beste, horretarako, internet eta «DON GOOGLE» dago edo euskal literatura.Gertatzen dena da, zein da helburua euskera ikastean ? azterketa gainditzea ala hizkuntza eta kultura ondo ezagutzea.Bakoitzak jakin behar du bere helburua,jakina.Herri-telebista edo irratia dago euskera lantzeko edo ikusten dutenak asetzeko ?.Euskera ikasten ari garenok prest gaude telebista edo irratia beti euskeraz erabiltzeko? Nola hedatuko da eukal kultura gehienak tituluarekin baino ez, konformatzen badira?Igual arazoa ez da komunikabideen programazioa.
Zuk ,txori gabe geratu den kateari buruz ,ez duzuna esan:
Argi eta garbi ikusten da Etb1eko programazioa aspergaria eta logura hartzekoa dela eta programazio-orduak betetzeko baino ez duela balio. 1985ean Etb martxan jarri zen amets bakar batekin: Euskal Kultura babestea. Hau da , euskal kanta, zinea eta tradizioa bultzatea bizitza euskeraz zabaltzeko eta urtez urte lortutako erabilera bermatzeko. Baina,ezer ezean gelditu da ametsa. Gaur egun audientziako kopurua ahalik eta gehien lortzea bere helburua bakarra da. Ez dute kotuan hartzen jasotzen duten dirulaguntza herriko poltsikotik ateratzen dela. Penagarria da benetan!. Eskerrak geuk, gizajook ,betiko ikasleek,asko kostata ere,ilusioz eta gogoz jarraitzen dugun euskera ikasten! Zergatik Geuk egiten ez badugu …,nork defendatuko ote du nire aitaren etxea?
Gure ustez, ETB1-i dagokionez, saio on batzuk daude, baina euskarazko film berri gehiago, azpitituluak ere euskaraz dutenak, egotea gustatuko litzaiguke. Horrela, euskara ikasten dutenek, entzuteaz gain, irakurri ahal izango lukete.