hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2017 / 10 / 4

1505303790109Bilboko Udalak Aste Nagusian abiarazi zuen «Ez partekatu tuturik» kanpainak eztabaida bizia sortu zuen. Esnifatzen diren drogen kontsumo arduratsua sustatzea izan zen kanpaina horren helburua. Koka, speed eta horrelako drogak zatitzeko partekatzen diren tutuen bidez gaixotasun larriak kutsa daitezkeenez, osasun-ardunadunek esnifatzeko tutuak banatu zituzten balizko kontsumitzaileen artean. Nork bere txartela erabiltzeko kanpaina hark, ordea, kritika gogorrak jaso zituen zenbait aditu, alderdi eta konunikabideren eskutik. Haien esanetan, droga eta kontsumo arduratsua nekez lotzen diren ideak dira eta, gainera,  horrelako ekimenek kontsumitzera bultzatzen dute.

Xiringa eta preserbatiboen banaketa ohikoa da arrisku-taldeen artean eta ez ditu inork zalatzan jartzen aspaldi hartu zen neurri hare alde onak. Oraingo honetan, berriz, zalaparta horren handia izan denez, Bilboko Udalak bertan behera utzi behar izan  du tutuen banaketa.

 


Shares