hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2018 / 01 / 17

Filosofiaren printzipioak, berez, aldagaitzak dira, ez dira negoziagarriak. Horregatik, erabaki garrantzitsuak hartu beharrean gaudenean, printzipio horietara jotzen dugu gure kezkak eta zalantzak argitu nahian. Printzipioen sendotasunak nolabaiteko ziurtasuna ematen omen digu.

Filosofiak eta Athleticek harreman estua dute. Harro-harro esaten dugu gure filosofia bestelakoa dela, beste kasta batekoak garela. Bada, azken urteotan gero eta gehiago dira horren aurkako erasoak. Aranzubia, Llorrente, Jose Mari, David Lopez, Laport, Diarra, Gaena eta abar orain arteko printzipioen flotazio-marraren aurkako torpedoak izan dira.

Horrelakoak gero eta ohikoagoak izanik, ez al da beharrezkoa nahi dugun filosofia argi eta garbi jasota geratzea? Ala komenigarria izango litzateke malguak izatea unean uneko erabakiak hartu ahal izateko? Merkatua nola dagoen ikusita, hobe da ahalik eta azkarren argitzea.

images6HRI7S6M

 

 

 

4 Erantzun orain arte.

  1. Jon dice:

    Athletiken web-orrian gure taldearen filosofia argi eta garbi azalduta dago; alegia, Euskal Herrian jaiotzea edo Euskal Herriko talderen baten harrobikoa izatea. Beraz, muga horien barruan jokatuz gero, arazorik ez. Azken orduetan, berriz, eztabaida piztu da Ganearen inguruan, eta esan beharra daukat nahikoa harrituta geratu naizela. Jokalaria Errumanian jaio bazen ere, 11 urterekin Basaurira heldu zen bere familiarekin. Gainera, egun, bere familiak taberna bat dauka Bizkaiko herri horretan. 18 urterekin kanpoko talde batek kontratua eskaini zionez, alde egin zuen jokalariak; baina bitarte horretan, besteak beste, Euskadiko 18 urte azpiko selekzioan jokatzeko aukera izan zuen. Bitxikeria moduan, Saborit (Ganearen fitxaketarekin kaltetuena) eta Ganea bera taldekideak izan ziren selekzioan.

    Esteka bat: http://www.athletic-club.eus/eu/klubaren-datuak.html

  2. lekim dice:

    Jonek azaldu du zeintzuk diren jokalariak ekartzeko mugak. Muga horiekin ados nago, baina tranpa egin barik. Non geratu da kanpoko jokalariak «era naturalean» etorri behar direlako hori? Azken boladan «talde-paterak» erabiltzen ari dira euskal taldeen harrobiekin zerikusirik ez duten jokalariak ekartzeko.

  3. Peru dice:

    Nire ustez, klub honen filosofia ukigaitza izan behar da; baina hala eta guztiz ere, egia da gaur egun merkatua ikusiz gero, gero eta zailagoa dela filosofia errespetatzea. Gaenaren kasuan, bera denbora luzez bizi izan da Euskal Herrian eta gainera Baskonian (Athletic-en harrobian) jokatu zuen eta horregatik filosofia errespetatzen duela uste dut. Filosofia malgua izan behar da baina tranparik gabe (kasu batzuetan egin den moduan).

  4. 902 dice:

    Ez dakit Laportek filosofia betetzen zuen ala ez, baina ziur denok kezkatuta gaudela.


Shares