Gabrielen heriotzarenaren moduko berriek hunkitu eta aztoratzen gaituzte. Zer pentsatua ematen digute pertsona batzuen maltzurkeriaz; are gehiago, errudunak biktima maite, zaindu eta babestu behar duenean. Horrelako basakeriak, hain ezohiko eta krudelak izanda, hizpide izaten dira etxeetan, lanetan eta abarretan. Berbaldi horietan morboa eta harridura bereiztea zaila da, askotan mugakideak dira eta. Telebista eta irrati kateek, ordea, ezin dute jardun etxean edo lagunen artean egiten dugun moduan, ustez profesionalak dira eta. Zoritxarrez, saio gehienek ikuskizun negargarria eman dute. Aurkezle guztiak morbo lasterketa batean aritu dira penarik handiena nork emango eta, bide batez, ikusleria handiena nork lortuko. Norgehiagoka horretan, tripaz beteriko maratoi horretan, denak balio iuzan du: guraso atsekabetuei elkarrizketa egitea hilkutxaren ondoan, oinarrizko giza eskubideen aurka etengabe diharduten “adituei“ hitza ematea, lekutara joatea hiltzailearen senideak aurkitzeko …
Egun hauetan ikusi dugunak Alcacerreko neskak agertu zireneko gauera eraman gaitu. Gertaera lazgarri hura gertatu zenetik hainbat urte pasatu arren, sentsazionalismoak , hain kritikatua izan zen sentsazionalismo hark, bere horretan dirau telebista eta irrati guztietan.
Txitxipozo horretan taxuz ibili den bakarra Gabrielen ama izan da. Lur jota egonda ere, irakaspen handia eman die “zuzeneko profesionalei”.
Telebista kateek gero eta nazka handiagoa sorrarazten dute ikusleengan. Azken boladan (Gabriel, Diana Quer…), hedabideek berri txar horien gainean erakutsi duten jarrera lotsagarria baino lotsagarriagoa da. Nahigabeko protagonista horien azalean jartzen dira «elkarrizketa»-k egin aurretik?
Gaur egun, kazetaritzan gero eta sentzazionalismo handiagoa erabiltzen dute, biktimen sentimenduak alde batera utzita, haien ikusleria handitzeko.
Duela egun batzuk hedabideetan entzuten dugun bakarra Gabrielen heriotzaren inguruko berriak dira. «Salvame»n, adibidez, bost egun daramatzate honetaz hitz egiten, eta nazkagarria eta nekagarria da.
Gure ustez, ume horren ama kontu honekin amaitzeko koherentzia izan duen bakarra izan da. Hedabideengatik izango balitz, hori ez litzateke inoiz gertatuko.
Gure taldearen ustez, telebistan lan egiten duen jendearentzat ikusleria lortzea garrantzitsuagoa da mutilaren familiaren sentimenduak baino. Izan ere, tragedia bat aprobetxatzen da ikuskizuna egiteko.
Bestalde, kasu hauek politika egiteko erabiltzen dira, eta horrela, alderdi politikoek bere itxura garbitzen dute.