hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2018 / 04 / 16

images54W4SJREJoko goibela, emaitza eskasak, zaleen haserrea… Zigandaren Athleticek lortu du beste inork aurretiaz lortu ez duena: San Mamesera joateko nagia. Partida gehienak marmotaren egunak bezalakoak izan dira, itxaropenerako edo gozamenerako inolako txinpartarik gabekoak. Partidak hastekotan, hamaikakoak eta taktika ikusita, zaleok argi genuen ez zegoela ezer lortzerik. Malagan, Sevillan, Bartzelonan, Las Palmasen, Vigon, Gironan, Leganesen, Madrilen eta San Mamesen  erridikulu erakustaldiak sufritu ditugu behin eta berriro. Zigandak hainbatetan egin du estropezu  harri berean, gauzak aldatzeko inongo ahaleginik gabe. Oso nafar eta gizatiarra omen da gure entrenatzailea.

Larraintzarkoa jomugan dago, baina ez dut argi errudun bakarra den ala ez. Hori dela eta, asko dira zaleoi burura datozkigun galderak eta ez nolanahikoak gainera. Zer egin behar da Zigandari geratzen  zaion urtearekin? Zein izan liteke ordezko ona? Zer egin behar da oraingo jokalariekin? …

Anima zaitezte eta utzi zuen iritzia!

3 Erantzun orain arte.

  1. Patxi dice:

    Lehendabizi esan nahi dut ezen Athleticek, daukan filosofia daukala, arazo handia duela, ez baitu fitxatzeko aukera askorik harrobi eskas eta murritzetik irteten diren jokalari gutxi batzuez aparte; horregatik, futbolari horiek askoz ere gehiago kobratzen dute merezi baino. Beste era batera esanda, neurriz kanpo daude balioztatuta: azken urteko fitxaketa-politika ikusi besterik ez dago (Iñakiri, adibidez, horrenbeste ordaindu beharko zitzaion?). Egia esan eta denok dakigunez, batzuek bigarren mailako talde batean jardun beharko lukete Athleticen arituko ez balira. Kontua da, ordea, zelan bideratu auzi hau?
    Bestalde eta zoritxarrez, Zigandak ez du maila eman Athleticen, handiegi izan baitu eginkizuna hasiera-hasieratik. Jokalarien gogoa pizten ere jakin ez duenez, tristea, aspergarria eta amorrarazteko modukoa izan da, besteak beste, taldeak erakutsi duen jokoa. Beraz, Athleticek beste entrenatzaile bat behar du, ostera ere ilusioa eragingo duena (bai zaletuena, bai futbolariena). Nik neuk Unai Emery hautatuko nuke, berak nahi izanez gero noski. Bestela, Berizzo ere aukeratua izan liteke. Dena dela, maila handiko taldeetan kalitatea frogatua duen bat izan beharko.

  2. Jon Orcasitas dice:

    Lehenengo eta behin, ezin uka denboraldi ahazgarria izaten ari dela; are gehiago, azken partidetan lor genitzakeen emaitzek ez digute iritzia aldaraziko. Egoera honetan erruduna bilatzea oso normala da, eta guztion ahotan entrenatzailea ageri da. Hala ere, nire ustez, gure kasuan erruak partekatu beharko lirateke. Batetik, Zigandak gogoz erakutsi du entrenatzaile kargua handi geratu zaiola hasiera-hasieratik. Kanporatzeko aukera ona izan genuen Kopako zaplada jaso ostean, eta ez zen horrelakorik gertatu. Bestetik, jokalari batzuen jarrera eta lana ezbaian jartzen dut (adibidez, Beñat, San Jose, Vesga, Lekue, De Marcos…). Galdera bat botako dut: Urte batzuen buruan, zer iritzi izango dugu Zigandaren inguruan? Zer izango da zaleontzat, gol politak eta garrantzitsuak sartu zituen jokalaria edo aspaldiko partez San Mamesera joateko nagia piztu zuen entrenatzailea?

    Datorren denboraldiari begira, entrenatzaile batzuen izenak agertu dira, eta zurrumurruek diote Berizzo izango dela gidari berria. Horrela balitz, aukeraketa ona izango litzateke, joko proposamen polita erakutsi baitu bere taldeetan. Bielsaren ikasle aurreratuetako bat dela diote

  3. mikel dice:

    Patxik arrazoi du esaten duenean hemengo jokalariek gehiegi irabazten dutela esaten duenean, baina berak dioen bezain txarrak dira? Jokalari horiek Europara eraman gaituzte azken urte hauetan. Mailan baino arazo handiagoa ikusten dut partiden planteamentuetan eta jokalarien jarreran.

    Datorren urteko entrenatzaileari dagokionez, ez dut argi zein izan daitekeen egokiena baina «pizgarria» izan beharko du zale zein jokalarientzat.


Shares