hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2018 / 04 / 27

Epaile batzuk justizia itsua izan behar delako aldarria hitzez hitz betetzen ari dira. Epaileok entzungor eta itsu daude, gizartean nagusi diren printzipioei muzin egiten diete euren izaera atzerakoiarekin bat egiten ez dutelako. Justizia itsua (itsusia?) epaile miope batzuen esku.

Ez dakit zelan lortzen duten baina, emakumeak biktimak direnean, gure eskubideen zaintzaile fidelak izan behar duten horiek biktima errudun bihurtzen dute sistematikoki. Manadaren kasuak izugarri aztoratu gaitu, baina ez da kontu berria, horrelakoak aldiro – aldiro gertatu baitira. Adibidez, Nagore Laffargaren amari alaba mutilzalea zen galdetu zioten eta Gasteizko epaile batek biktima bati bota zion ea hankak indarrez estutu zituen. Oraingoan ere neskaren testigantza kolokan jarri da eramaten duen bizimodua ez baita biktima batena.

Horrelako epaiek denok bortxatzen gaituzte. Eta ez hori bakarrik, erasotzaileei bide ematen diete zigorgabetasun osoz jarduteko.

Agian, emakumeek kastitate-gerrikorik eramango balute,  epaile horiek zalantza gutxiago izango lukete bortxaketa bat zer den atzemateko.

20180426141727_la-manada-sentencia_foto610x342[1]

Erantzun bat orain arte.

  1. Jon dice:

    Lehendabizi, epaiarekiko desadostasuna adierazi behar dut. Orduak igaro badira ere, ez dut erabakia ulertzen. Izan ere, ez du ez hanka, ez buru. Herri honetan «justicia» banatzen saiatzen diren horiek desberdin ikusi arren, ez dut uste legedian aditua izan behar denik kasu honetan bortxaketa argia gertatu dela azaltzeko. Hiru epaile horiek neskaren azalean jarri egin dira? Emakumea den epaile horri gustatuko litzaioke erasotua izatea? Delitu zantzurik ikusi ez duen epailearentzat zer da delitua egitea?


Shares