hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2018 / 10 / 10

Duela zenbait urte Fernado Llorentek atzeko atetik utzi zuen Athletic. Zaleek saldukeriatzat hartu zuten errioxarraren erabakia eta lehoi erregea, horrela bataiatu zuen Madrilgo prentsak, Scar bihurtu zen. Gainera, askoren gozamenerako, Llorenteren punteriarik ezak bat egin zuen denboran Adurizen loraldiarekin; horrela, bada, «¿Y Llorente qué? kanta harmailetan zabaltzen zen Adurizen gol bakoitzaren ostean.

índiceZoritxarrez, lelo hori gero eta gutxiagotan entzuten da, aurrelariei izugarri txikitu baitzaie aurkakoen atea. Agorraldi horri amaiera emateko Fernando Llorentek bere burua eskaini du. Azken denboraldiak Italian, Galesen eta Ingalaterran eman ondoren, Fernandok urrezko erretiroa izan nahi du Bilbon eta horrek eztabaida piztu du zaleen artean. Hainbat kezkaturik daude taldearen egoeraz eta begi onez ikusiko lukete seme iriolearen etorrera. Beste batzuek, berriz, nahiago dute Athletic 2. mailako talderik aberatsena izatea Llorente San Mamesen berriro ikustea baino.

2 Erantzun orain arte.

  1. Jon dice:

    Egia da orain urte batzuk hartu zuen erabakia ez zela onena izan, eta hori esaten dutenekin bat nator. Hala ere, gaur egun, taldearen eta aurrelari batzuen errendimendua ikusirik, ezinbestekoa da bere etorrera. Etorriko balitz, taldearengan eragin handia sortuko luke, eta ziur nago txistuak txalo bihurtuko liratekeela.

  2. Mikel Basterretxea dice:

    Tira… Zergatik horrelako amorrua Llorenterekin? Ulertezina da niretzat (gure fitxaje-politika zein den jakinda) nafarrak «jasan beharko» lukeen tratua. Gaur egun, naiz eta Williamsek gol pare bat sartu, ez dago San Mamesera ekartzeko golegile hobeagorik. Ahaztu al dituzu 2011. urtean portugalko Sportingi sartutako gola? Nora joan dira igandero buruz jaurti izan zituen baloiak?

    Euskaldunok nobleak eta zintzoak gara, eta ezin dugu ukatu Fernando Llorentek gure taldeari pila bat garaipen eman dizkiola… Txarto egin zuela? Noski, ados nago, baina nahiko zigortu dugula uste dut.
    Golak sartzen baditu, ongi etorria eta txalo bero bat emango diot. Besteei bezala animatuko diot, ez gehiago ez gutxiago. Ikusiko duzu, bi gol sartu ostean hari buruz esandako astakeria guztiak ahaztuko dituzu 😉 .


Shares