hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2019 / 01 / 21

Foie grasa debekatu dute Californian, sukaldaritza-saioetan otarrainak eta gainontzeko itsaskiak ezin ditugu hil kamaren aurrean… Horrelako berriak tantaka agertzen dira hedabideetan, baina denbora gutxi barru uholde izango bide dira. Talde animalista eta beganoen presioak nolabaiteko kontzientzia pizten lagundu du eta  horrek kolokan jartzen ditu duela urte batzuk normaltzat jotzen genituen kontsumo eta elikadura-aztura ugari. Otarrainak bizirik zatitzea, angulak ur irakinetan akabatzea, antzarei zirrosia eragitea, oiloek etengabe errutea eta abar guztiz baztergarriak irudituko litzaizkiguke beste kultura batzuetan, baina gurean zilegi deritzegu, jaterakoan sentitzen dugun plazera animalien sufrimenduaren gainetik jartzen dugu eta.

Nire kasuan sabela buruari eta bihotzari gailendu zaie, baina ez dakit denbora-kontua baino ez den izango.

 

P30-33989[1]

11 Erantzun orain arte.

  1. Ana, Uxune,Elsa dice:

    Ana,Uxune,Elsa

    Gure ustez,gure ohituran normala da foie gras-a eta horrelako janaria jatea, baina, gazteak gero eta kontzientzatuago daude eta gure bizimodua aldatzen ari da. Ikus dezakegu gero eta elkarte gehiago agertzen ari dela animalienganako tratu txarren kontra. Horregatik, gure gizartean talde batzuk hedatzen ari dira; adibidez, beganoak, begetarianoak eta abar. Adituek esaten dute elikadura txarra jateak osasunerako arazoak eragiten dituela. Gure iritziz, nahiz eta beganoak edo begetarianoak ez izan, animalienganako tratu txarrak jasotzea ezin da onartu eta hiltzeko modua aldatu behar da.

  2. Diego, Veronica eta Aroa dice:

    Diego, Veronica eta Aroa.
    Gure ikuspuntuaren arabera, gure gizartean arazo larriagoak daude zer tratu mota ematen diegun animaliei baino; esate baterako, gazteen eta helduen langabezia, inmigrazioa eta abar.
    Nahiz eta orain jende asko animalienganako tratuaz kezkatzen diren, gu ez gaude ikuspuntu horrekin ados. Hau da, gure plazera gailentzen zaio gure kontzientzari.

  3. Laura, Pablo eta Inma dice:

    Laura, Pablo eta Inma
    Lehenengo eta behin, gu bai haragia bai arraina jatearen alde gaude, oso gozoa da eta, baita gizakion osasunerako izugarri onuragarria ere.
    Egia da beganoek ez dutela animalien haragirik jaten haien bizitza babesbesteko. Hala ere, elikadura osagaiak (B6 bitamina batez ere)hartu behar dituzte beren osasunari kalterik ez egiteko.
    Dena den, beganoen ikuspuntua ulergarria dela uste dugu janari- industriak animaliei sufrimendu handia eragiten baitie beharrik gabe.
    Horregatik, egoera horren kontra neurriak hartu behar izango liratekeelakoan gaude. Adibidez, Euskal Herriko baserri batzuetan oiloak aire librean bizi dira eta munduko enpresa guztiek horrela egin ahal izango lukete.

  4. Mikel Basterretxea dice:

    Mikel Basterretxea.

    Gizarte honetan ez dago kontzientziaren arrastorik mahai batean eseritzen garenean. Edonork (nik barne) esan dezake animaliak aske bizi behar direla. Aldiz, jatetxe edota taberna batean sartu bezain pronto, zerbitzariari bi plater urdaiazpiko edo magurio batzuk eskatzen dizkiogu. Non dago momentu horretan egunero gure ingurukoei helarazten diegun mezu animalista?

    Barkaidazue, baina, nire aburuz -Arguiñanok dioen gisan- jatea da prakak kendu gabe gozatzeko modurik bakarra, eta horretaz gozatzeko ez dut kontzientzia txarrik. Nire leloa zera da: gozo badago, ez pentsatu nondik datorren, ezta zerez eginda dagoen ere. Patea antzar gizenduen gibelarekin eginda dagoela? Badakit! Baina ogi puxka batekin… gustura eramango dut ahora. Gainera, kultura da. Tira, beste gauza batzuk ere «kultura» direla diote (zezenak, esaterako), eta haien kontra nago, noski.
    Ekologista batzuen argudioak ez ditut ulertzen. Oso erretolika gogorra botatzen ari naizela dirudi, baina ez dut hitz egokiagorik aurkitzen nire ideiak botatzeko. Gizakia betidanik haragiz eta landarez elikatu da, gure gorputzak sustantzia batzuk behar baititu. Nire ustez, beganoek proposatzen duten plana ez da «osasungarria», eta seguruenik haientzat nire ideiak zitalak izango dira. Liskar hori beti egongo da, ez daukat inolako dudarik.

    Nik animalien eskubideak onartzen eta errespetatzen ditut, baina muga batzuk ipini behar ditugu. Angula bat ez da pertsona bat, ahate bat pertsona ez den bezala.
    Gozatu dezagun janariarekin, eta bakoitzak sar dezala nahi duena bere sabelean. Nik, behintzat, patea jaten jarraituko dut ;).

  5. Aitor dice:

    Talde animalista eta beganoen ikuspuntuak gero eta indar hagiago dauka gaur egungo gizartean. Hedabideek haien argudioak mahaigaineratzen dituzte gure pentsakeran aldaketak sorarrazteko. Azal aldaketak baino ez dituzte lortuko, oinarrizko kontsumo eta elikadura ohiturak ez baditugu aldatzen. Bistan edo jende aurrean ados gaudela esango dugu baina gure eguneroko elikadura ohituretan zaila izango da animaliak errespetatzen duen janaria jatea.
    Erraz eta merke erosi nahi dugunez, merkatuan dauzkagun errespetagarri janariak gutxi erosten ditugu. Gaur egun elikadura biologikoa eta errespetagarria erostea posible da, baina ekoizpen kopuru txikiegiak dira jende guztiari zerbitzua emateko.

  6. Sorkun, Viki, Mikel eta Ana dice:

    Sorkun, Mikel, Viki eta Ana:

    Ez da beharrezkoa Begano izatea, baina garrantzitsua da jaten ditugun animalien bizimodua eta heriotza, behintzat, tratu txarrik gabekoa izatea.

    Argi dago animaliak jaten jarraituko dugula, baina gauzak aldatu behar dira. Izan ere, gogoratu behar dugu gure gizartean animaliak hiltzeko antzinako moduak oraindik daudela, adibidez, txerribodak.Beraz,honetan ere zerbait egin dezakegu.

    Elikadura aldatzen ari da osasunagatik eta ekoligismoagatik; hau da, zenbat eta hobeto tratatu eta elikatu animaliak, orduan eta hobea izango da gure osasunerako, azken batean jaten duguna gara.

  7. Iñaki, Rosa, Sergio, Cristina dice:

    Betidanik, Euskal Herria oso ospetsua izan da grastronomiagatik; izan ere, bertoko produktuek kalitate handia daukate, bai baserrietan bai itsasoan, artisau-ustiapen moduan lantzen baitira.

    Hala ere, gaur egun, ustiapen berriak sortzen dira eta ez daukagu ziurtasunik animaliak nola tratatzen dituzten. Bada, ikuspuntu ekonomikoa animalien tratua baino garrantzitsuagoa da.

    Horregatik, animalien sufrimendua saihesteko, gauza batzuk egin ditzakegu: alde batetik, hiltegietan Kontrol gehiago eta lege zorrotzak jartzea beharrezkoa da, eta, beste aldetik, guk geuk kontzientzia handiagoarekin jan behar dugu, animalien tratu ona sustatzeko.

    Azken batean, animaliak babesten baldin baditugu, gure gizartearen etorkizuna ziurtatuko dugu.

  8. Elena dice:

    Nire kasuan ere sabela buruari eta bihotzari gailendu zaie.
    Niretzat jatea plazer handi bat da. Betidanik landarez,haragiz eta arrainez elikatu gara. Nire ustez elikaduraren osasuna aniztasunean dago horrexegatik nik beganoak edota begetarianoak ez ditut ulertzen. Nahiz eta ez ulertu errespetatzen ditut,bakoitzak nahi duena jan dezala. baina animalien haragia ez jateagatik bitamina falta dute eta pilulak hartu behar dituzte falta hori orekatzeko. Nirekin egongo zarete ezin dela alderatu xerra on bat jatearen plazerra pilula bat hartzearekin.
    Agian bai animalien haziera eta hilketa aldatu beharko genituzke, aldaketa horiek ziur aski jateko produktuen prezio igoera ekarriko zuten eta jendeak merke erostea nahi du. Gainera badaude merkatuen ekologiko produktuak baina ekoizpena oso txikia denez eta produktuak garestiak direnez jende gutxik erosten baititu

  9. Aitor, Marta, Laura, Yaiza eta Laura dice:

    Gure aburuz, betidanik gizakiok haragijaleak izan gara. Urte askotan zehar animalia dezente ehizatu ditugu eta gaur egun, ostera, janaria lortzeko beste modu batzuk daude. Nahiz eta begetarianoak ez izan, animalienganako tratu txarren kontra gaude. Esaterako, egun dieta orekatu bat eramateko ez da beharrezkoa haragi gehiegi jatea. Beraz, azken hamarkadan hainbat dieta-mota agertzen ari dira, hala nola, begetaiania, beganoa, mediterraneoa eta abar. Arestian aipatu dugun bezala, komenigarria izango litzateke elikagai guztien artean oreka bilatzea, animaliak hiltzeko modu egokiak kontuan hartuz.

  10. Iñigo, Sarai, Ane, Ruth eta Joana dice:

    Gure ustez, ezin dugu debekatu haragia jatea, baina horrelako produktuak aldatu beharko lirateke. Hau da, hazkunde prozesua errespetatu ez ezik, heriotza duina ere bermatu behar da. Horretarako, betetzen direla baieztatzeko, neurri zorrotzagoak ezarri behar dira. Horri esker, haragi kantitatea-murriztuko litzateke eta onura ikaragarriak ekarriko lizkioke planetari.

  11. Idurre, Ainhoa, Julen, Janire eta Rakel dice:

    Gaur egungo gizartean, gero eta eztabaida biziagoak sortzen ari dira gai honi buruz. Lahenik eta behin, badakigu jende gehienak haragia jaten duela eta zeintzuk diren horrem ondorioak, ezinbestekoa da animaliak hiltzea. Hori dela eta, egiten duten modua aldatu behar da animaliek sufritzen dutelako.
    Hau esanda, gure ohiturek berdin jarraituko dute, baina gobernuek beste metodo bat erabili behar du animalien sufrimendua saihesteko.


Shares