Gizon bat atxilotu dute Madrilen esklerosi anizkoitza zuen emazteari hiltzen laguntzeagatik. Izan ere, gehienen ustez maitasun keinua denak zigorra merezi du Espainiako Kode Penalaren arabera. Espainiako Kongresuan proposamen ugari egon dira eutanasia legeztatzeko, baina alderdiak ez dira akordio batera heltzeko gai izan. Ohi denez, erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten politikariak adiago daude botoei arazoak konpontzeari baino eta bien bitartean, alderdiek daukaten bertigo moral horrek famialia askoren sufrimendua aregotu eta luzatu baino ez du egiten. Bizitza-eskubidea ezin da zigorra izan, ezin du gaixoa zigortu bizitza ez-duina izatera.
Senide bati muga guztiak gainditzen dituen min eta samintasuna sentiaraztea maitasun-ekintza ote da? Zer-nolako arazoak daude eutanasia arautzeko? Nola ziurtatu gaixo larri baten nahia beteko dela? Asko dira gai honen inguruko galderak, baina, zoritxarrez, erakundeen aldetik ez dago erantzunik.
Nahi izanez gero, utzi zure erantzuna.