Faceboockera edota blogera ezer igo nahian honako lerroburu hau aurkitu dut gurean gehien saltzen den egunkariaren gehigarrian: ¿Qué pasa si no guardas los huevos en el frigorífico? Gehigarriaren izena Mujer Hoy izanik, emakumeen gozamenerako sexu-aholkua izango zela etorri zait burura, berritzaile bezain askatzaileak diren praktika horietako bat. Baina artikuluan agertzen ziren argazkiak ikusita, berehala konturatu naiz oker nengoela, hor agertzen zirenak oilo-arrautzak ziren eta. Hasieran lasai ederra hartu dut, barrabilen termostatoa ez baitut aldatu behar, baina gero, ondo pentsatuta, artikuluari oso desegokia iritzi diot. Francoren garaiko Sección Femeninaren panfleto batetik ateratako berria dirudi. Emakumeak izan behar dira arrautzen iraupen egokiaz arduratzen direnak? Hombre hoy izeneko aldizkarian horrelako testurik argitaratuko lukete?
Iritziak iritzi, jakin nahi duzue zergatik gorde behar diren arrautzak hozkailuan? Bada, airerik ez sartzeko. Airerik sartuz gero, kalitateari ez dio eragiten, itxurari baizik. Izan ere, frijitzeko orduan zuringoa itsusiago geratuko da. Burua lehengo lepotik. Arrautzetan ere itxura kalitatearen gainetik.
Argazkia: Animal Gourmet
Egia esan, eta zoritxarrez, emakumeei bideratutako aldizkarietan argitaratzen dituzte horrelako jakingarriak.