hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2019 / 12 / 18

1486315886_797924_1486317029_sumario_normal[1]Aurreko igandean 2.mailako partida bat bertan behera geratu zen jokalari baten aurkako oihuengatik. Rayoko Bukaneroek Albaceteko Zozulyari nazia izatea leporatu zioten behin eta berriro eta horixe izan zen arrazoia bigarren zatia ez jokatzeko. Ez naiz sartuko filonazi bati nazia deitzea arrazoi nahikoa den partida bat eteteko, baina argi dago beste zelai batzuetan horrelakoak izan direnean ez dela ezer gertatu. Are gehiago, futbol-erakundeek ez dute inolako zirkinik egin arazoari aurre egiteko. Oraingo honetan, ordea, badirudi ligako ordezkariak, federaziokoak eta kazetariak lasterka bizian ibili direla gutxiespena egiten lehenak izateko.

Real Madril, Espanyol eta Madrilgo Atleticoren zelaietatik mota guztietako irainak eta mehatxuak bota dituzte, denak oihartzun eta zigorrik gabe geratu direnak. Agian, antzezpen handisko hau ez zen gertatuko, Rayo eta Bucaneroak tartean egon ez balira.

Argazkiak: El Pais

 

Erantzun bat orain arte.

  1. Jon dice:

    Zalantzarik gabe, gai korapilatsu baten aurrean gaude. Argi dago honek aurrekaria sortuko duela, edo sortu beharko lukeela.

    Bi gauza komentatu nahiko nituzke. Alde batetik, hedabideetan eta sare sozialetan -Twitter-ren batez ere- Zozulya-k nazien ideiak defendatzen dituela edo hauen kontra ere agertu dela komentatzen dute. Batzuek zein besteek, arrazoiak ematen dituzte eta argazkiak erakusten dituzte horretarako.
    Beste alde batetik, komentatu eta azpimarratu behar dugu Albaceteko jokalarien erabakia izan zela bere jokalaria defendatzea eta ez jolastera irtetea bigarren zatian. Horren aurrean, Rayok eta La Ligak Gaztela Mantxakoen jokaerarekin bat egin zuten. Pentsatu behar dugu, beraz, Athletik-ek berdin jokatu izan balu (Gurpegi-rekin Espainiako edozein futbol zelaitan), partida bertan behera geldituko zela? Beste kasu bat: Williams-ek irainak jasoko balitu, zer egin beharko luke Athletik-ek? Bere taldekidea, laguna defendatu eta jokatzeari utzi edo jokatzen jarraitu eta erabakia La Liga-ren esku utzi?


Shares