hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2020 / 02 / 17

81580280155_coronavirus[1]Egunetik egunera Txinako koronabirusari buruzko berriak gero eta asaldagarriagoak dira. Hedabideek egunean jartzen gaituzte hildakoen kopuruan, Europan dauden kutsatuen bilakaeran eta abarretan.

Horren harira, prentsak gaixo espainiarrei egindako segimendua aipatzekoa da. Telebista-kate askotan zuzenean eman zuten erien bidaia: hegazkinaren aireratzea eta lurreratzea, ospitalerako ibilbidea, hango egonaldia, senideen bisitaldiak, osasun-langileekiko harremanak …

Argi dago komunikabideek gaitzari “zukua” atera nahi diotela eta, informatze hutsa alde batera utzita, haratago joan direla. Lehenengo harridurak eta beldurrak konspirazioaren teoriei bide eman diete eta saio askotan gaitzaren jatorria dute hizpide. Erantzulea zein izan den azaltzeko honako teoria hauek zabaldu dira: Trampen erasoa Txinaren nagusitasuna kolokan jartzeko, Txinan bertan arma biologikoak testatzen zituen laborategi batean gertatutako isuria, Taiwanek martxan jarri duen desinformazio-kanpaina eta abar.

Hedabideetan sentsazionalismoa eta beldurra nagusi izan dira eta ziur asko ikaratzeko moduko kontua izango da, baina azken urteotan koronabirusa baino askoz larriagoak izan diren, eta diren, gaixotasun asko izurrite bihurtu dira hedabideetatik urrun. Adibideez, sei segundotik sei segundora haur bat gosez hiltzen da hirugarren munduan. Zorionez, edo zoritxarrez, lekutan hiltzen diren haurrok ezin gaituzte kutsatu, ezta munduko ekonomia kolokan jarri ere.

Orain gutxi osasun-arloko aditu bati galdetu zioten ea nortzuk ziren Txinako birusaren onuradun nagusiak eta erantzuna erabatekoa izan zen: hedabideak.

 

Erantzun bat orain arte.

  1. Patxi dice:

    Diozun bezala, egia da gugandik urrun ikusten dugunak ez gaituela kezkatzen (goseak, kasu) eta ez dela, horrenbestez, albiste; badirudi, ordea, koronabirusa ez dela txantxa (pandemia ere bihurtu bailiteke), Cavadas medikuak berak adierazi duenez.


Shares