Aspek bere nahierara erabili ditu pilotariak binakako txapelketan. Txapelketaren hasieran, «kirol arrazoiak» zirela medio, Elezkano IIa kanpoan geratu zen beste aurrelari batzuei jokatzeko aukera emateko. Orain, partida baten faltan, Danel Elezkanok Irribarria ordezkatuko du hurrengo fasera pasatzeko erabakigarria izango den partidan.
Horrelako aldaketak eginda, Aspek bere buruari kalte egiten dio. Batetik, argi geratzen da hasierako erabakia okerra izan zela; bestetik, txapelketaren erdian bikoteak aldatzea tranpa handia da eta horrek ez dio mesederik egiten enprearen irudiari.
Pilotariek ez dute kexarik egingo, txapelketa antolatzen duten enpresen langileak dira eta, baina zer pentsatzen duten adieraziko balute…
*argazkia:mundodeportivo
Arrazoi duzu, Mikel, lotsagarria da horrela erabiltzea pilotariak. Danel Elezkanorentzat, apartatu zutenean, kolpe latza izan bazen, pentsatzekoa da Irribarriarentzat ere ez dela xamurragoa izango. Zoritxarrez, “aginpidea duenak agintzen du”. Gai honetan ez naiz aditu (ez dakit, horrenbestez, nola jokatzen duten), baina uste dut (txapelketaren hobe beharrez) pilotariak ordezkatu ahalko lituzketela gaixotuko balira, bestela ez; hau da, inongo enpresak ez luke langile bat ere erabili behar, txotxongilo bat balitz bezala.