hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2020 / 02 / 28

untitledEstatu Batuetako abeslari eta artista batzuek operaren munduko izar handienetariko batek sexu-jazarpena egin ziela salatu zutenean, hanbaitek eskua sutan jarri zuen leporatuaren izen ona defendatu nahian, eta salatzaileei egotzi zien fama bila ibiltzea. Defentsa sutsu hura ikusita, aberri-ohorea kolokan zegoela ematen zuen eta  horrela, bada, tenorearen losintxarien esanetan, emakume kaltetuak biktimak izatetik izaki sarraskijaleak izatera igaro ziren.

Orain, zenbait hilabete pasatu ostean, argi geratu da sona bila ibiltzen ziren horiek egia esan zutela. Beraz, eskua erre zuten horiek guztiak botikara joan daitezela, Silvederma osa ona omen da erreduretarako eta.

 

 


Shares