PEÑEN URTEKO AFARIA ETA SARI BANAKETA
Peñen elkarteak urtero antolatu ohi dituen afaria eta sari banaketa ekainaren 7an izango direla jakinarazi digute. Aurten Holiday Inn hotelean izango dira. Afariaren prezioa 46,00 eurokoa izango da. Joan nahi duenak maiatzaren 29a baino lehenago dirua sartu beharko du, Laboral Kutxako 3084 0070 80 6400027646 kontu zenbakian. Dirua sartzeko orduan afarirako dela adierazi.
RAYO – ATHLETIC PARTIDARAKO BIDAIA
Amaitzeko, Vallecaserako bidaiari buruzko informazioa. Data zehaztu barik badago ere, ekainaren 1ean edo 2an izatea aurreikusten da. Elkarteak asteburuko eta egun bakarreko bidaiak antolatu ditu. Hona hemen helarazi diguten informazioa:
BI EGUNEKO BIDAIA
Irteteko ordua eta tokia: Pitxitxi kalea, San Mameseko tribuna printzipalaren aurrean, ekainaren 1ean, goizeko o6:30ean
Itzultzeko ordua: igandean bada, partida amaitu ondoren. Larunbatean jokatuz gero, igandean eguerdiko 12:00etan.
Prezioak: 20 euro peñistentzat eta 40 euro peñista ez direnentzat.
Hotela: 35 euro pertsonako gela bikoitzean edo 60 euro banakako gelan.
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 22an
EGUNEKO BIDAIA
Irteteko ordua eta tokia: Pitxitxi kalea, San Mameseko tribuna printzipalaren aurrean, partida eguneko goizeko o6:30ean.
Itzultzeko ordua: partida amaitu ondoren.
Prezioak: 10 euro peñakideentzat eta 20 euro peñakide ez direnentzat.
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 23an.
Joan nahi duenak maiatzaren 29a baino lehenago dirua sartu beharko du Laboral Kutxako 3084 0070 80 6400027646 kontu zenbakian. Bidaiaz gain, sarrera nahi izanez gero, sarrerako fidantza (35 euro) ere ordaindu beharko da. Dirua sartzeko orduan, kutxan adierazi zertarako den (bidaia+sarrera, bidaia+ hotela+sarrera …). Sarreraren dirua ezagututa, dirua itzuli edo eskatu egingo da. Bidaietarako izen eta abizen guztiak aurretiaz ezagutzea beharrezkoa denez gero, bidali informazio hori hamaikaetabat@juanmateozabala.com helbidera.

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



