hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 05 / 13

:: Maite Gónzalez Bilbao.

41 puntu. Lortu ditugu, salbatuta gaude! Bazen ordua, zelako denboraldia… Nork pentsatuko ote zuen pasa den urtean egindako denboraldiaren ondoren, aurtengo helburua salbazioa izango zela?

Larunbatean sentsazio desberdin asko bizi izan ziren San Mamesen. Partida irabaztea ezinbestekoa zen behingoz lasaitasuna lortzeko. Baina harmailetan giroa ez zen batere erosoa; tentsio handiko momentuak bizi ziren animoak nahastuta. Antsietate handia zegoen bai joko-zelaian bai harmailetan. Arbitroak partidaren amaiera adierazi arte ez zen inor lasaitu.

Katedrala topera zegoen. Familia asko bertaratu ziren, denok zurigorriz jantzita. Igartzen da San Mamesen jokatuko diren azken partiduak direla eta denok nahi dugu zelaia pertsonalki agurtu. Egun hauetan inoiz baino argazki gehiago egiten dira, batez ere arkua atzealdean izanik.

Espero dut larunbateko partidarekin maiatzaren bederatzian, Europa League-ko finala galtzean hasitako bolada txarrari amaiera eman izana. Nahiz eta oraindik ligako hiru partidu geratu, datorren denboraldiko erronkei begiratzen hasi beharko gara. Athletic-en lekua ez da salbazio postuetan egoteko borrokan ibiltzea.

 

salbaturik

Llorenteren golaren ospakizuna

 

3 Erantzun orain arte.

  1. mikel dice:

    Nik oso txarto pasatu nuen. Partida amaituta, pozik egon barik, haserre atera nintzen zelaitik. Espero dezagun datorren urtea hobea izatea.

  2. Jon dice:

    Azkenean, asko sufritu eta gero, lortu egin dugu. Larunbateko partidak denboraldian zehar egindako askoren antza izan zuen.
    Ondo jolastu eta aukerak izan ditugun partidetan galdu egin dugu, eta ezer ez egin dugun partidetan eta aurkaria baino txarragoa izan garenean berriz, irabazi.
    Ea datorren urtean hobetzen dugun eta behinzat, Europara begira egon ahal garen

  3. oier dice:

    Berriro partida txarra eta irabazi. Llorente azkenean esnatu da.


Shares