hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 05 / 20

::Maite Gonzalez Bilbao.

Zaragozaren aurkako partidan Ander Herrera protagonista izan zen; eta normala da kontuan izanda Aragoiko taldean zazpi urte egin zituela. Gainera, Anderrek beti erakutsi du Zaragoza zalea dela, eta nahiz eta orain  Athletic-eko jokalaria izan, onena nahi du bere aurreko taldearentzat. Niri asko gustatzen zaizkit horrelako izaera duten jokalariak. Beste aldetik ikusita, ez litzaiguke gustatuko Athletic uzten duten jokalariek sentimendu hori izatea?

Partida hauek ez dira errazak izaten jokalariarentzat. Normalean partidu oso grisak izaten dira, bere lekuan mantentzen da eta ez da ez onerako ez txarrerako nabarmentzen, oso jokalari profesionala da. Baina denok dakigu zelako gaitasuna duen Herrerak, eta asteburuko partidan ez zuen bere alderik onena erakutsi, eta hori gertatzen denean taldeak igarri egiten du. Partida bukatutakoan jokalariak aitortu zuen garaipenik tristeenetarikoa zela, Zaragoza Athletic-en aurka galdu ondoren jaitsiera postuetan dago eta.

Nik argi daukat gaur egun Herrera taldeko liderretako bat dela, eta beharrezkoa dela. Horregatik, pasa den astean prentsan agertutako albisteak, nahiz eta zurrumurruak izan, harrituta (txundituta, izoztuta?) utzi ninduen. Ander Herrera Bartzelonaren orbitan zegoela zioten komunikabideetan. Espekulazio sasoiari hasiera ematen zaio orain, baina taldeek ezer esan arte hobe trankil egon.

Athetic-en inguruan ere esan dituzte. Beñat Etxebarria, Betis-eko erdilaria, edo Raul Garcia, Atletico de Madrid-eko erdilaria, datorren urtean Athletic-eko jokalaria izan litezkeela esan da. Egia da zelai erdia indartu behar dela eta, nire ustez, Beñaten fitxaketa oso ona izango litzateke. Hori bai, Ander Herrera saldu barik. Jokalari honek utzitako hutsunea ez lukete ez Beñatek ez Raulek beteko.

 

Ander Zaragozan zegoenean

Ander Zaragozan zegoenean

 

 

 

Erantzun bat orain arte.

  1. hamaikaetabat dice:

    Raul Garcia hona?


Shares