hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 06 / 5

:: Begoña Rodríguez.

Rihannak, pop-aren erreginak. Barakaldo aukeratu zuen Europan zehar aurkeztuko duen «Diamonds World Tour» izeneko birari hasiera emateko.

15.000 jarraitzaileren aurrean Barbadoskoak ez zuen huts egin, eta bertaratuak abesten eta dantzan jarri zituen ikuskizuna eman zuen. Nork esan zuen, bada, Bilbon ez dela dantzatzen?

Ikusleen artean denetik zegoen: adineko jendea, idoloaren kamisetak eta orrazkera zermatzaten gazteak… Hori bai, denak kontzertuaz goztzeko prest.

Hogei minutu beranduago hasi zen kontzertua. Argiak amatatu zirenean, ikusleek telefonoak eta argazki-kamarak atera zituzten, abeslaria grabatu ahal izateko. Mother Mary izan zen lehenengo kanta, eta hortik aurrera ordu eta erdiko ikuskizuna: musika, dantzariak, argiak, Rihannaren jantziak… Soul-a, Rock-a, reggae-a, rap-a eta musika elektronikoa tartekatu zituen Unapologetic diskaren kantak aurkezteko zein betiko kantak interpretatzeko. Horri guztiari lotu behar zaio tenperatura igo zuen abeslariaren dantza sentsuala.

Artista eta ikusleen artean kimika berezia sortu zen; horregatik, gau hori ez zuela inoiz ahaztuko esan zuen agurtzeko orduan. «Os quiero Bilbao» esanda, amaiera eman zion kontzertuari.

 

Rihanna

Rihanna


Shares