::Mikel Etxebarria.
Askotan entzun dugu Athletic talde bat baino gehiago dela. Izan ere, Athletic ez da berezi eta bakarra azken urteetan irabazitako tituluengatik edo petrodolarretan erositako izarrengatik. Azaltzen eta ulertzen zaila den sentimendu hunkigarria da arrakastaren gakoa.
Opera entzuten edo pelikula zoragarria ikusten negar egiten zuenik ezagutzen nuen. Edertasunak sortutako negarra zoragarria izan beharko zuelako susmoa nuen, eta susmoa diot, 46 urtez horrelakorik ez zitzaidalako inoiz gertatu. Zorionez, iaz susmo hori egia bihurtu zen.
Athletic-ek Manchesterren eman zuen erakustaldiak negar eragin zidan. Ondoan nituen Oier eta Unai izugarri ikaratu ziren zoriontasunak ere malkoak eragin ahal dituela ulertzen ez zuten eta. Agian, zorte apur batez, zenbait urte pasa ondoren, horiek izango dira sentimendu berezi horri segida emango diotenak, eta seme-alabei kontatuko diete aita negarretan ikusi zutela Athletic-en partida batean.
Horregatik baino ez bada ere, ESKERRIK ASKO BIELSA!!


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Beti zurekin Bielsa….KARAJO!!!!!