hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 06 / 12

::Mikel Etxebarria.

Ekainaren zazpian Peñen Elkarteak afaria antolatu zuen «Biharko Lehoia» eta «Urteko Lehoia»  sariak banatzeko. Sari hauen bidez,  Bilbao Athletic eta emakumezkoen Athletic-eko jokalari onenei gorazarrea egiten zaie peña guztien botoak kontuan harturik.

500 lagun inguru elkartu ginen Begoña ondoko Holliday Inn hotelean. Afaldu aurretik, Bielsak jarraituko ez zuelako berria ezagutu genuen eta horrek animoak berotu zituen. Afarian zehar asko izan ziren argentinarraren aldeko kanta eta animoak. Kafea eta patxaranarekin batera, sari banaketa Koldo Agirreren eskutik. Aurtengo irabazleak Erik Moran eta Eli Ibarra beteranoa izan ziren. Horrelakoetan ohi denez, Koldo Agirreren kantek eman zioten amaiera ekitaldiari.

Moran saria jasotzen

Moran saria jasotzen

Eli Ibarra

Eli Ibarra

 

 

 

 

 

Amaitzeko, Koldo Agirrek esandakoa gogoratu nahi dut, hitz horiek neure egiten ditut eta. Pertsona, jokalari zein entrenatzaile, guztien gainetik Athletic dago. Bielsaren jarraipenaren aldekoa izan naiz; are gehiago, argentinarrari gauza asko zor dizkiogula uste dut, baina geroari begiratzeko momentuan gauede. Ez dugu zalapartaka hasi behar, horixe baita kanpoko askok nahi eta espero dutena.

Koldo handia

Koldo handia


Shares