hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 06 / 13

::Mikel Etxebarria.

Futbola Ingalaterratik heldu zitzaigunez, ez da harritzekoa futbol munduan erabiltzen diren termino asko Shakespeareren hizkuntzatik hartu izana. Mailegu horiek, ingelesez tutik ere ez zekiten zaleen “tratu txarra” jasan ostean, egungo “spanglish”aren  aitzindari bihurtu ziren.

Jarraian aipatuko ditugunak desagertzeko zorian daude, gero eta gutxiagotan entzuten dira eta. Hala ere, ahalegina egin beharko genuke desager ez daitezen, guraso eta aitona-amonen garaiko futbolaren testigantza bizia baitira.

FULBOL.”Foot-ball”etik futbolera eta hortik fulbolera. Ez dakit zein den “fulbolaren” jatorria: ingelesaren zailtasuna edo ahosabaiko arazoa. Izaten dena izaten dela, jende askok erabiltzen du, federazioaren  presidenteak, besteak beste.

ORSIDE. (Off-side) . Askotan ikusi ditut zaleak besoak altxatuta eta “orside!” oihuka. Gainera, jokoz kanpoa eskatzeko modu britainiar  horrek aldaera asko zituen: ”orsai”, “ofside”…

FAU. (Fault). Ez da Nazio Batuen Erakundearen organismoa, ezta anarkisten sindikatua ere. Gure nagusiek horrela eskatzen zioten falta arbitroari. “Fau!” eskatzea eta zutik jartzea, dena zen bat.

REFERI.(Referee). “Referí”, “refri”, “refere”… Arbitro gizajoek denetarik entzun behar izan dute, baina izena aldatzea ere!

Pena da atezaina (goalkeeper) esateko modua kopiatu ez izana, golkipi bezalako hitz ederra erabiltzeko aukera galdu dugu eta.

referi jauna

referi jauna

2 Erantzun orain arte.

  1. fon dice:

    Bai, egia da , horiek guztiak lehen gehiago erabiltzen ziren; dena den, badaude gutxitan erabiltzen diren beste batzuk, adibidez «stoper». Edo gehiagotan erabiltzen direnak, «corner» edo «penalty» kasu. Bitxikeria bat: entzunda daukat Ingalaterran eta norberaren taldeak gola lortzen duenean ez dutela «gol» oihukatzen,»yes» baizik. Norbaitek badaki hau egia den?


Shares