hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 06 / 19

::Josefa Rostro.

Basondo, nahiz eta jende askok esaten duen Gernikatik gertu dagoela, Kortezubitik hurbilago dago, Omaren eta Santimamiñe Koben bidearen erdian. Heltzeko erarik erosoena eta arinena kotxez joatea da.

Leku hau basabereen defentsan hezitzeko Xabier Maiztegi Fundazioak sortu duen babeslekua da. Bere funtzioen artean Fauna Berreskurapen Zentro batekoak eta zoo-turismo batekoak ere badaude, hau da, bisitariari erakutsi bi animalia mota (etxabereak eta basapiztiak) eta irakatsi haien ezaugarriak. Hiru aretotan dago antolatuta: interpretazio-aretoa, etxabereen aretoa eta basapiztien aretoa. Azken honetan, zaurituta heltzen diren animaliak eta abere exotikoak izan zirenak daude. Hala eta guztiz ere, sarrera ez da dohainik: helduek 8 € ordaindu behar dute eta umeek 5 € .

kalean uso...

kalean uso…

 

bufaloa bazka egiten

bufaloa bazka egiten

Zentro hau ezagutzen dut Albaitari Laguntzaile Kliniko kurtsoko ikaskideekin eta irakasleekin maiatzaren 11n joan nintzelako. Heldu ginenean, interpretazio-aretoaren sarreraren aurrean hiru hudo ikusi genituen hainbeste kaioletan: bi hudo arrunt eta hudo albino bat. Hudo arruntek osasuntsuak eta kuriosoak ziruditen arren, hudo albinoa gaixorik zegoela iruditu zitzaidan. Aretora sartzean gure gidaria zen zentroaren albaitaria eta berak azaldu zigun Basondoren istorioa eta Basondon bizi diren animalien istorioa. Beste azalpen interesgarria zen animalien arrastoei buruz, nola jakin ehiztariak ala belarjaleak diren animaliak.

Interpretazio-aretotik irten bezain laster, baserriko animalien aretora heldu ginen. Gehienak oiloak eta ahuntzak ziren, baina ere zeuden ardiak eta txerri bat. Pausu bat besterik ez genuen eman behar basapiztien aretoen hasieraraino. «Baserri» aretoaren inguruan zeuden emu bat, orkatz batzuk eta basurde bikote bat.

Bisitan zehar ikusi genuen animalia asko, esaterako: saiak, otsoak, azeriak, bisonte europarrak, kataginetak, katamotzak, azkonarra, koatiak, zikoinak, miru bat, gauhontzak,…Bisitaren amaieran ikusi genuen narrastitegia eta untxien aretoa.

Taldeko irakasle batek abertitu zigun animaliak ez zirikatzeko, baina alferrik izan zen nire ikaskide batzuentzat. Kasurik ez egiteagatik, neska biei hudo bik kosk egin zieten atzamarretan eta beste biei otso eme batek izugarrizko ikara eman zien.

gamelua ala dromedarioa?

gamelua ala dromedarioa?

 

Hala ere, argazki onak lortu nituen pazientzia handiarekin animaliarengana hurbiltzean, ia ordu laurden bat geratu nintzen hesien aurrean argazki batzuentzat.

Nire ustez, Basondora egindako txangoa ni joandako txango guztien artean onena izan da San Maméserakoa lagunartekoarekin batera.

Amaitzeko, aholku txiki bat joatera animatzen bazarete: ez egin zarata handirik ezta bat-bateko keinurik ere hesietara ala kaioletara hurbiltzean eta zintzoki ibili argazkiak atera nahi baduzue.

Informazio gehiago: http://www.basondo.com/euskera.htm

4 Erantzun orain arte.

  1. Patxi dice:

    Ikusten dudanez, esperientzia ederra. Eskerrik asko, guztiokin partekatzeagatik.

  2. hamaikaetabat dice:

    Eskerrik asko txangoaren berri emategatik. Badakizu bloga daukazula nahi duzuna kontatzeko.

  3. Jon dice:

    Artikulua ederto dago Josefa. Mila esker


Shares