hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 06 / 21

::Maite Gonzalez Bilbao.

Gero eta gutxiago geratzen da arkua ikusteari uzteko. Katedralaren ikurretako bat izan da beti, baina zelai berrian ez dauka tokirik. Eta oraindik ez dakigu zein izango den arku horren etorkizuna. Hiru zatitan banatuko omen dute desmuntatzerako orduan errazago izateko, eta gero leku “ezkutatu” batean gordeko dute. Benetan, nik “leku sekretuarena” ez dut ulertzen, horrelako sekretismoa!

Pieza enblematiko hau mantentzearen aldeko mugimenduak egon dira, 25.000 sinadura baino gehiago batu dira eraispenetik salbatzeko.

Momentu bitxiak ere eman dizkigu obra arkitektoniko honek. Nork ez du entzun San Mames-eko arkura igo zen gizonaren istorioa? Athletic eta Realaren arteko derbya zen, dirudienez partida aspergarria, baina zaleak partida jarraitzen egon beharrean arkura begira zeuden. Nahiz eta eguraldi kaskarra egin, gabardinadun gizon hura arkura igo zen. Handik agian ez zen partida hain aspergarri ikusten …

Arkua hiriaren fisionomian integratuta dago, eta arraroa izango da ez ikustea. Nahiz eta zelai berrian lekurik ez izan, Bilboko beste leku baten ikustea gustatuko litzaidake. Bilboko udalak zubi batean jartzeko proposamena egin zuen, eta egia esan, oso ideia ona dela uste dut. Arkua bai edo bai Bilbon geratu behar da!!

Eta zuei non gustatuko litzaizueke arkua ikustea?

 

San Mameseko arkua

San Mameseko arkua

3 Erantzun orain arte.

  1. hamaikaetabat dice:

    Bilbo erdian zail ikusten dut leku zabala eta eraikinik gabekoa behar da eta. Zubiaren ideia polita zen, baina arazo teknikoak omen daude. Nik Lamiakora eramango nuke, itsasadarraren ondoan, Bizkaian egon zen lehenengo zelaiaren lekuan. Ibaiaren parean, ondo zainduta eta argitazpen egokiaz polito geratuko litzateke. Gainera,toki horrek esanahi sinbolikoa du: lehenengo zelaia izateaz gain, geroko aeroprtua izan zen. Guda zibilean, bonbardaketak gertatzen zirenean, hortik irteten ziren nazionalen eta alemaniarren abiazioari aurre egin zieten pilotoak. Piloto gutxi izan arren, gehienak hil ziren ahalegin horretan.

  2. Patxi dice:

    Azkenean, Lezaman bertan kokatuko dute arkua.

    RT @Athletic_eus

    http://www.athletic-club.net/web/main.asp?a=0&b=1&c=1&d=1000&berria=13313&idi=0

  3. Josefa dice:

    Bilboko ezaugarriren nagusiena Lezaman…hau bai pena…Ez da izango betiko hiria arkurik gabe


Shares