hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 06 / 24

::Maite Gonzalez Bilbao.

 

Ongi etorri Valverde!

Ostiralean ageriko sekretua zena konfirmatu zuen Athletic-eko zuzendaritza batzordeak, Ernesto Valverde Athletic-eko entrentzailea izango da hurrengo bi urteetan. Zaleok bi aste daramatzagu berri honen zain, hilaren hasieratik bagenekien Bielsa joan egingo zela eta zortzi urte geroago “Txingurri” Valverde bueltatuko zela.

Aldaketak inoiz ez dira errazak izaten, eta kasu honetan ez da desberdina izango. Valverdek Bielsak Bilbon utzi duen itzal luzea gainditu beharko du. Baina etorkizunari begiratzeko ordua heldu da. Niri kostatu egingo zait argentinarra ahaztea, baina etapa hori zarratu egin behar dut, eta Valverderi ongi etorria eman.

Valverederen aurkezpena

Valverederen aurkezpena

Valverdek lan asko dauka aurretik, taldea berriz “eraikitzeko” misioa dauka. Azkenengo denboraldi kaskarra eta gero, eta hiru jokalari garrantzitsuren irteeraren ondoren, taldeak berriz ere oreka lortu behar du. Horretarako ezinbestekoa da fitxaketak egitea eta guretzat hain garrantzitsua den harrobia erabiltzea. Nahiz eta kirol arloan lan handia egin behar, Valverdek izugarrizko lana dauka alde psikologikoan, futbolariek beren buruengan berriro ere sinestea lortu behar du.

Valverdek parrokia zuri-gorriarekin konexio berezia izan du beti, eta gainera bere aurreko etapan sentsazio oso ona utzi zuen. Entrenatzaile honetatik gehien nabarmentzen dena, entrenatzaile hurbila izateaz gain, jokalariei transmititzeko ahalmen handia da.

Nire ustez bi jokalari oso inportanteak izango dira Valverderen etapa berri honetan: Iraola eta Gurpegi. Zortzi urte geroago berriz ere Athletic-en bat egingo dute, eta nire ustez entrenatzailearen eta taldearen arteko erlazioa sendotzeko onuragarria izango da.


Shares