::Maite Gonzalez Bilbao.
Dagoeneko 2013-2014 denboraldiari begira hasiak gara. Aurten ere euskal taldeek protagonismo handia izango dute bai lehenengo, bigarren eta 2. B mailan, euskal taldeen bolada ona ziurtatuz
Erronkarik zailena, eta aldi berean erakargarriena, Realak dauka. 10 urte pasa ondoren berriro ere Champions-a jokatuko du, eta egia esan, sekulako inbidia ematen dit. Behin baino gehiagotan egin dut amets San Mames-en Champions League-ko himnoa entzutearekin. Espero dut Anoetan Europako “gau magikoez” gozatzea, guk orain dela urte bete pasata Katedralean egin genuen bezala.
Realaz gain, Eibar eta Alaves-ek ere desafio handia daukate datorren denboraldian. Lau urte bigarren B mailan igaro eta gero, gipuzkoarrak eta arabarrak zilarrezko futbolera bueltatuko dira, zorterik onena biei!
Gainera 2.B mailan euskal taldeen ordezkaritza ikaragarria daukagu, zazpi talde hain zuzen. Batzuk umilak eta beste batzuk talde handien filialak dira, baina denek ilusio bera daukate: S.D Amorebieta, C.D Laudio, Sestao River, Barakaldo C.F, Bilbao Athletic, Real Sociedad B eta Real Union izango dira.
Honek argi eta garbi erakusten du harrobietatik hasita lehenengo taldeetara heldu arte klubak oso lan ona egiten ari direla. Athletic-eko etorkizunari begira, funtsezkoa da talde “txikien” egoera ona izatea, hor baitaude gure taldearen etorkizuneko jokalariak.


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Urte ona eta ondo merezita, baina «gau magikoak» etxean eta etxekoentzat nahi ditut. Etxebek jaso zuen botila-euria, San Mames Barriaren kontura egindako protestak, pasa den urtean jokalariei egindako agurra… arrazoi nahikoak dira «anaiaz» paso egiteko. Harrigarria bada ere, zelai askotan «anaien etxean» baino askoz hobeto tratatzen gaiituzte.
Guztiz ados Supersagurekin. Sentitzen dut, baina «Real Sociedad» gurekin ez da gehienetan ondo portatu.
Gainera, ez daukate zerikusirik gure filosofiarekin. Harrobiaz hitz egiten duzu, baina Real Sociedad Europan badago,neurri handi batean Vela eta Bravo bezalako jokalariei esker izan da.