hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 07 / 11

::Maite Gonzalez Bilbao.

Hilabete eta erdi baino ez da falta Ligako txapelketari hasiera emateko eta dagoeneko Athletic-ek bideratuta dauka hurrengo denboraldirako taldea. Egun gutxitan, eta arazo handirik gabe, buruan zuten fitxaketak egin ditu. 13 milioi inguru ordaindu du Athletic-ek hiru jokalariren truke, Etxeita libre heldu da Elche futbol taldeari lotzen zitzaion kontratua bukatu eta gero. Hiru jokalari fitxatzeko 13 milioi ordaintzea ez da dirutza, baina orain dela urte batzuk Athletic-en egon zirela jakinda, izugarrizko amorrua ematen dit jokalariak berreskuratzeko ordaindu behar izanak. Badirudi kanpora irtenda probetxuzko jokalari bihurtzen direla, eta askoren galdera da zergatik ez duten Athletic-en eman ahal dutena ematen. Ez al zaie hemen aukerarik ematen? Ez dut ulertzen!

Etxeita zornotzarra

Etxeita zornotzarra

Xabier Etxeita, Mikel Balenziaga, Kike Sola eta Beñat Etxebarria jokalariek taldearen lehiakortasuna hobetuko dute. Lehenengo hirurak Fernando Amorebietak, Xabier Castillok eta Fernando Llorentek utzitako hutsunea betetzera datoz, nahiz eta hauek aurreko denboraldian ordezko jokalariak izan. Nire ustez, fitxatutako guztiek Athletic-en titular bezala jokatzeko gaitasuna dute. Oraindik Valverdek ez du erakutsi  zeintzuk diren bere lehentasunak, beraz denboraldiaurrea oso interesgarria izango da, gehienak entrenatzaile honekin hutsetik hasiko dira eta.

Komentatu dudan bezala Etxeita, Balenziaga eta Solaren eginkizunak nahiko argi daude, joan direnen lekua betetzeko fitxatu dituzte. Baina Beñat-en kasua desberdina da. Honek Betis-en izandako eboluzio bikainarengatik fitxatu dute, eta baita taldeari eman diezaiokeen errendimenduagatik. Beñat erdilari sortzailea da, zentraletatik hurbil edo aurrelariekin konektatzeko balio du, gaitasun handiko jokalaria da. Ander Herrera, Ruiz de Galarreta eta Iñigo Perez izango ditu lehiakide zuzenak. Etxebarriaren dohainetako bat baloi geldiarekin da.

Beñaten aurkezpena

Beñaten aurkezpena

Eta batzuek galdetuko didazue zergatik ez dudan De Marcos Igorrekoaren konpetentzia bezala aipatu. Nire ustez Oscar De Marcos bezalako jokalaririk ez dago Athletic-en. Nigatik izango balitz Athletic-en hamaikakoetan fijoa izango litzateke. Atezain postua izan ezik, pasa dan urtean ia toki guztietan moldatu zen. Aipatzekoa da partida batean hiru tokitan jokatu zuela: erdilari, aurrelari eta partida bukatzeko ezker lateral. Ohore bat da honelako jokalari bat edukitzea!

Gustuko ditut aurtengo fitxaketak. Espero dut taldean denak ondo moldatzea eta denboraldi ona egitea, susto handirik gabe. Zaleek eskertuko genuke!

Aupa Athletic!!

4 Erantzun orain arte.

  1. hamaikaetabat dice:

    Arrazoi duzu esaten duzunean penagarria dela hainbeste diru ordaintzea gureak izan ziren jokalariak fitxatzeko, baina kasu guztiak ez dira berdinak. Etxeita eta Balentziagaren kasuak nahiko arraroak izan ziren, jokatu zutenetan paper ona egin zuten eta. Beñati, berriz,ondo etorri zitzaion hemendik irtetea, Caparrosekin debutatu ondoren, nahiko txarto ibili baitzen Bilbao Athleticen.Nire ustez, jokalari gazte batzuei kalte egiten die lehen taldera arinegi heltzeak eta Bilbao Athletic-era itzultzeak, eta horixe izan zen Beñaten kasua.

  2. Patxi dice:

    Biok aipatu dituzue kirol-arrazoiak, baina baten bati ez ote zaio interesatuko jokalari haiek irtetea, eta horrela, berreskuratzean, «eskupekorik» jasotzea?

    • hamaikaetabat dice:

      Direktiboez eta teknikariez ari zara? Ezetz pentsatu nahi dut, joku zikinegia izango litzateke eta. Jokalarien ordezkariez, ordea,ez nago hain ziur. Argi daukat askotan aprobetxatzen direla athletic-en kirol-politikaz, baina horiek ez ziren izan jokalariei baja eman zietenak.


Shares