::Maite Gonzalez Bilbao.
Athletic Club-eko nesken taldeak 10. urteurrena bete zuen abenduan, eta nahiz eta denboraldi bikaina egin, ezin izan dute tituluekin borobildu. Eskura zuten ligako txapelketa azkeneko partidan galdu zuten eta Errege Kopan ez ziren final-laurdenetatik pasatu.
Hamarkada honetan ligako lau txapelketa irabazi dituzte. Debutaren urtean lehenengo liga lortu zuten, eta hurrengo bi urteetan ere txapelketa irabazi zuten, ikaragarria!!
Urte hauetan nesken taldeak gizartearen babesa eduki du, eta hori ezinbestekoa izan da. Lehenengo momentutik eurekin egon dira zaleak, eta orain dela 10 urte San Mames-en jokatu zuten lehenengo partidan argi geratu zen.
Mundu osoan eman dute talde honen berri, fenomeno bat izango balitz bezala!
Talde honek emakumeen futbol munduan eredu izatea lortu du. Baina garrantzitsuena, talde honi indarra ematen jarraitzeaz gain, behar duen esker ona ematea da, baita baloratzea ere. Ez baita erreza gizonen mundu honetan zulo bat egitea, eta gure neskek lortu dute.
Athletic-eko taldearen egoera oso ona da, nahiz eta nesken eta mutilen taldeak maila berean egon ez. Lehen esan dudan moduan, estatuko beste emakumeen taldeek ez bezala, gureak, zorionez, gizartearen babesa dauka. Berriz ere erakusten da Bilbon gauzak desberdinak direla, eta horretaz oso harro nago!


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



