hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 07 / 26

::Maite Gonzalez Bilbao.

Futbolaren burbuilak lehenago edo beranduago eztanda egin behar zuen, eta badirudi momentua heldu dela. R. Madridek eta Bartzelonak izan ezik, ligako beste talde guztiek futbolariei ordaintzen dizkieten soldatak txikiagotu dituzte. Bost urtean soldatak erdira txikiagotu dira hain zuzen. Aurten aurreko denboraldiarekin konparatuz 158 milioi gutxiago gastatuko dira soldatetan, hau dirutza!! CSD-k esan duen bezala, ezinbestekoa da Espainian futbolak duen zorra murriztea; bestela porrota erabatekoa izango da.

Euro galduaren bila

Euro galduaren bila

Soldaten jaitsierarekin batera beste fenomeno bat gertatu da, futbolari askoren emigrazioa atzerriko ligetara.  Espainiako ligak hauspoa galdu du Europako beste liga batzuen aldean. Alemania, Ingalaterra, Italia eta Frantziako klubak ligako “jokalari onenak” fitxatzeko aprobetxatzen ari dira.

Neymar izan da ligako fitxaketarik sonatuena, baina BBVA ligako taldeetatik hainbat jokalari famatu irten dira beste liga konpetenteago batzuetara; esaterako Radamel Falcao edo Thiago Alcantara, ekonomikoki konpetenteak diren taldeetara joan dira! Bundesligan eta Premier League-ean krisia zer den ez dakite. Lehenengoek, egonkortasun ekonomiko bikaina dute eta ingelesek, xekeen diru-injekzioari esker, fitxaketa onak egin ditzakete.

Europako ligarik indartsuenak

Europako ligarik indartsuenak

Nahiz eta talde askok euren izarrak saldu, ezin dezakete diru hori beste futbolari batzuen fitxaketetan inbertitu eta diru-kutxa saneatzeko erabili beharko dute. Izan ere, ligan parte hartzen duten taldeen zorra 660 milioikoa da, benetan lotsagarria! Berdin zait zein kategoriatan egon, baina denboraldi batek sor ditzakeen gastuei aurre egiteko gaitasuna ez duten klubek ez lukete jokatzeko baimenik izan beharko eta maila galdu beharko lukete

Oraingo egoera aurreikusteko modukoa zen. Jokalariei ordaintzen zaizkien eskandaluzko soldatak ezin dira denbora luzean mantendu. Lehenengo mailako futbolari baten soldata minimoa 120.000 eurokoa da. Nahiz eta soldata paregabea izan, futbolean aritzen diren askoren ustez huskeria da.

Arazo hau ez da bukatuko futbol munduan gauzak errotik aldatzen ez badira. Ezin da horrela jarraitu. Hala ere, egoera honek gauza positiboa izan du: jokalari asko agerian utzi ditu. Orain ikusten ari gara jokalari gehienak, betiko koloreak ahaztuta, diruagatik mugitzen direla, nahiz eta eurek esan jokalari bezala handitzeko egiten dutela. Bai zera!

Erantzun bat orain arte.

  1. hamaikaetabat dice:

    Mallorca bezalako talde tranpatiak ordaintzean ari dira euren joko zikinaren ondorioak. Alaves, Mallorca, Villarreal,Zaragoza, Racing… espekulatzaileen diruari esker sortutako taldeak izan dira eta denbora luzea daramate burua altxatu ezinik. Malaga eta Granada bide beretik doaz.
    Krisiak denok berdintzen gaituela esan ohi da. Athletic-en kasuan berdintze hori ontzat hartu behar dugu, talde gehienak «arma» barik geratu direlako. Athletic-en «armak» (harrobia eta zaleak), ordea, betikoak izan arren, ondo koipeztuta daude.
    Scar, hiena eta putre guztiak baztertuta, lehoiek euren legea ezarriko dute berriro.


Shares