hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 08 / 14

Azken urteetan talde askok arima eta bihotza galdu dute. Merkadoteknia eta ekonomia – irizpideak nagusitu egin dira eta horren ondorioz, Errusiatik, ekialdetik edo lekuko herri erakundeetatik heldutako sosen truke historia eta sentimenduak baztertu egin dira.

Kamisetak, futbol-zelaien izenak, ordutegiak … dena salgai jarri da, zaleen iritzia kontuan hartu barik, noski!

Ono Estadio, Iberostar Estadio, Reyno de Navarra, Reebok Stadium, Emirates Stadium … oraina dira. Horrela jarraituz gero, Europako ligak Carrefour, Opel edo Vitaldent Stadiumetan jokatuko dira.

Azkena eta bitxiena Cardiffen gertatu da. Malasia-ko dirudun batek Cardiff City talde galestarra erosi zuen. Bi urtean 90 milioi euro gastatu du Premier Leaguera heldu ahal izateko. Hala ere, Faustoren bertsio berri honetan ere, klasikoan bezalaxe, demonioak benetako aurpegia erakutsi du zorra kobratzeko orduan eta biktimaren arima berekin eraman du.

Vincens Tan jabe berria

Vincens Tan jabe berria

Lehenengo neurria koloreak aldatzea izan zen. Betiko urdinari gorriak kendu zion lekua taldeko kamisetetan. Antza, Asiako ustezko jarraitzaileei gehiago gustatzen zaie gorria urdina baino, gorria kemen eta indarrarekin lotzen dute eta.

betiko koloreak

betiko koloreak

Zorraren kitapenaren bigarren ordainketan galestarren armarri eta ikurra izan ziren txanpon. Cardiffeko jokalariak “The bluebirds” izan dira orain arte, euren kamiseten kolorearengatik eta armarrian enara bat eramateagatik. Armarri berrian, berriz, protagonista herensuge gorri bat da, animalia mitologiko hori ez zaielako arrotza egiten ekialde urruneko biztanleei.

Cardiff City - Athletic

Cardiff City – Athletic

Horrelako barrabaskeriak egiten diren bitartean, Europar Batasunak kirol elkarte anonimoak susmopean jarri ditu. Almunia ezagututa, ez litzateke harritzeko izango Mefistofelesek gure atean jotzea. San Mames-ek babes gaitzala!


Shares