hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 08 / 26

::Maite Gonzalez Bilbao.

Ernesto Valverdek bere aurkezpenean aitortu zuen normalean ez duela ligako lehenengo partida irabazten, baina aurten gauzak desberdinak izan dira. Nahiz eta partida kaskarra izan, inportanteena lortu zen, txapelketa ederki hastea!! Irabaztea zen garrantzitsuena.  Azken batean ligako lehenengo partidak ez dira oso onak izaten, eta garrantzitsuena puntuak ateratzea eta sentsazio onak edukitzea izaten da.

Lehenengo partidetan txapelketak ematen duen erritmo falta igartzen da, horregatik oso positiboa da joko oso ikusgarria egin barik partida irabaztea. Gainera, gol bi sartu genituen, eta lehenengoa jokaldi polit baten ondoren izan zen.

Kike Sola eta Beñat Etxebarria ikusteko aukera ere izan genuen. Biek partida ona egin zuten, baina oraindik askoz gehiago espero da haietaz. Nik bereziki esperantza handia daukat Beñat-engan, arlo guztietan maila handiko jokalaria dela uste dut.

Beñat

Beñat

Valladoliden aurka berriz ere argi utzi dugu Athletic-eko zaleak desberdinak garela. Bertaraino 3.000 zale baino gehiago hurbildu ziren taldeari bultzada emateko, eta haiena ere badira lortutako 3 puntuak!!

zaleen bultzada Pucelan

zaleen bultzada Pucelan

Erantzun bat orain arte.

  1. Juan Carlos Murillo dice:

    Ea horrela jarraitzen dugun!
    Oporretatik bueltatzea gogorra izan ohi da arlo guztietan, jan, edan, ariketarik ez, … guk, hala ere, ez dugu oporren osteko sindromean sinisten eta gurean dena emateko prest gauden bezala, ondo deskantsatuta eta ilusioz beteak, gauza bera espero dugu gure neska-mutilengandik.
    Bide batez, zelai berria ezagutzeko irrikitzen gaude.
    Aupa Athletik!


Shares