hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

junio, 2016

mikel 2016 - 06 - 22

Kirol-janzkien marka handiek etekin izugarriak lortzen dituzte futbol-kamiseta eta oinetakoei esker. Izan ere, 2000. urtetik aurrera, Nike, Adidas eta Pumaren akzioen irabaziek gora egin dute era ikaragarrian urtetik urtera. Arrakasta horren arrazoiak honako hauek dira: kamiseta eta boten etengabeko berrikuntza, marketin-kanpaina erraldoiak eta ekoizpen-gastuak urritzeko politika. Orain gutxi Frantziako zenbait  [ irakurri gehiago ]

mikel 2016 - 06 - 17

Futbola barik, zaleen arteko liskarrak izaten dira Europako Koparen protagonistak. Zer dute buruan jarraitzaile horiek? Zelan da posible Europa alderik alde zeharkatzea istiluak eta beldurra barreiatzeko asmoz? Egia da futbola pasioa dela, baina pasio horrek gainontzeko taldeetako zaleak etsai balira bezala ikustera badarama, futbolarekin zerikusirik ez duen beste arazo batez  [ irakurri gehiago ]

mikel 2016 - 06 - 13

Terrorismoak burututako sarraskiren bat gertatzen denean, borreroez gain , haien atzean dauden eragile intelektualek ere ordaindu behar dute sortutako min eta kalteengatik. Atzo, terrorismo homofoboak marka guztiak apurtu zituen Orlandon eta politikari eta kazetari guztiak berehala hasi dira errudunen bila. Ikertzaileek aurreratu dutenaren arabera bi hipotesi nagusi daude Orlandoko hilketak  [ irakurri gehiago ]

mikel 2016 - 06 - 7

Tristea da kirol-lorpen batek Athletic jomugan jartzea eta poza izan behar zuena eztabaida bihurtzea. Nire ustez, zuzendaritza-taldea oker dago eta gabarra atera beharko zuen bi arrazoirengatik: emakumezkoek erakutsi duten kirol-mailagatik eta  gizonekiko berdintasunagatik. Gainera, taldearen filosofia kontuan hartuta,  Athletic  kalera ateratzeko eta  zaleengana hurbiltzeko aukera ez da inoiz alferrik galdu  [ irakurri gehiago ]