hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

abril, 2013

mikel 2013 - 04 - 30

:: Maite González Bilbao. Ziur nago Marcelo Bielsak emandako azkenengo prentsaurrekoan berriro ere jarraitzaile mordoa bereganatu zituela. Ohi duenez, astean zehar entrenatzaileak hurrengo partidari buruz hitz egiten zuen, baina ostegunean San Mames eta Athletic goraipatu zituen, eta keinu horiek Athletic-eko zaleok asko estimatzen ditugu. Honako hauek izan ziren Bielsaren hitzak:  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 04 - 30

:: Maite González Bilbao. Larunbatean Iniesta bero joan zen San Mamesetik. Bronka  handia jaso zuen publikoaren aldetik, eta arrazoi osoz gainera. Bartzelonako jokalariaren hitzak San Mames-i buruz zaleen haserrea pizteko falta zen tanta izan ziren [ikusi]. Publikoaren eta jokalariaren arteko erlazioa tirabiratsua zen 2010-2011 denboralditik, Urte hartako partidan Iniestaren gehiegizko  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 04 - 29

:: Mikel Etxebarria. Katedralari aurten esan beharko diogu agur; horregatik, une aproposa da ehun urteko historia zoragarriaren hasiera gogoratzeko. Bizkaian, bitxia iruditu arren, futbol-zelaia bertako taldeak baino lehenago agertu zen. 1882an, hau da, Athletic sortu aurretik, Astilleros del Nervion ontzioletan lan egiten zuten britainiar batzuek Lamiakoko hipodromoan football-ean jokatu ohi  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 04 - 22

:: Mikel Etxebarria. Lehen aldia ahaztezina izan ohi da. Lehenengo eskola-eguna,  aurreneko lan-eguna, gustuko pertsonarekin geratu ginen lehenengo  arratsa … Halakoetan sentitzen ditugunak nekez ahaztuko zaizkigu eta berebiziko garrantzia izango dute bizitzan egin edo egingo dugun ibilbidea ulertu ahal izateko. Urtainek esaten zuen boxeoa eltxo misteriotsu bat bezalakoa zela. Eltxoak  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 04 - 22

:: Maite González Bilbao. Domekan Llorentek hirugarren partida jarraian jokatu zuen titular moduan. Denboraldian guztira zortzitan jokatu du partida hasieratik eta hiru gol sartu ditu. Datuak ikusita Llorenteren zenbakiak oso pobreak dira! Internazionala izan nahi duen futbolari batentzat hauek ez dira batere zenbaki onak. Harrituta geratu naiz partidaren ostean, bai  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 04 - 18

:: Maite González Bilbao. 13 urte bakarrik behar izan ditu Bilbao Basket-ek Europan final bat jokatzeko . Batzuek pentsatu dezakete denbora nahikoa dela, baina urte hauetan Bilbao Basket-ek lortutakoa txalotzekoa da. Sortu berri den talde batentzat mirestekoa da 2009 eta 2010. urteetan Eurocup-eko finalerdietara heltzea, eta aurten finalera ailegatzea. 2000.  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 04 - 17

Hamaika eta bat peña, Juan Mateo Zabala euskaltegiaren baitan sortu da, eskolatik kanpo antolatzen diren egitasmoak eta ekintzak bideratzeko eta ikasle, irakasle  zein lagun guztiei euskaraz bizitzeko guneak eta aukerak emateko asmoarekin. Peñaren helburua oso sinplea da; euskaraz bizi eta ikasitakoa erabiltzea, ondo pasatzea, gauza interesgarriak eta dibertigarriak eskaintzea, …  [ irakurri gehiago ]