Egun hauetan San Mames-i buruzko bideoa piloa dabil saretik. Horietako bat aukeratu dugu eta denon ikusgai jarri dugu.
mayo, 2013
::Begoña Viñuela. Zer da Kaligrafia Bilbao? Zer egiten da? Nork egiten ditu gauza horiek? Zergatik eskuz idatzi ordenagailuak errazago eta arinago egiten badu? Erantzuna erraza da. Ez da gauza bera. Gauzak denbora emanda, polito eginda eta Ctrl+Z sakatu barik eginda, askoz hobeto ateratzen dira. Hainbeste teknologia, hainbeste ordenagailu eta [ irakurri gehiago ]
::Maite Gonzalez Bilbao. 1.739 partidu ofizial jokatu dira San Mames futbol zelaian. Agur esateko ordua heldu da. Domekako partiduan garrantzitsuena ez zen irabaztea edo galtzea, ezta ondo jokatzea edo ez. Denoi gustatuko zitzaigun partida on batekin San Mames-i agur esatea, baina ez zenez horrela izan, ez dut partida hau kirol [ irakurri gehiago ]
::Yaiza Bueno. Aurten ere eguraldi kaskarra. Dena den, 500 kirolari baino gehiago sartu ziren aurreko larunbatean itsasadarrean 1,9 kilometro igerian egiteko prest. Udaletxetik atera ziren eta La Salve zubian buelta eman zuten Areatzako zubiraino. 12:15ean neskak hasi ziren; 5 minutu beranduago, mutilak. Espero zen bezala, Virginia Berasategik lehenengo postuari eutsi [ irakurri gehiago ]
::Jon Orcasitas. Ostiralean, Celtako lagun batzuekin Lezamara hurbildu nintzen. Helburua, Athletiken entrenamendua ikusi ez ezik, jokalariei sari bat ematea ere bazen. Hain zuzen ere, 20 kilo muskuilu. Hobeto uler dezazuen, hona hemen aurrekariak. Celtako peña batek —Arosa irlako Carcamans— Españoleko eta Athletikeko jokalariei 100 kilo muskuilu emango ziela promes [ irakurri gehiago ]
::Maite Gonzalez Bilbao. Ostiraleko prentsa aurrekoaren ondoren, gero eta argiago daukat Urrutiak Bielsari datorren urtean jarraitzeko proposamena egin behar diola. Nire ustez Bielsak bi urtean primeran ulertu du zer den Athletic. San Mames, zale eta taldearen arteko lotura berezia sentitu du: «San Mamés siempre reconoció los momentos de debilidad de [ irakurri gehiago ]
::Mikel Etxebarria. Amerikako jokalarien artean oso ohikoa da jokalariek izengoitia izatea. San Mamesetik «Pelusa» Maradona, «Brujita» Veron, «Vasco» Aguirre, «Flaco» Menotti, «Loco» Abreu eta abar luze bat pasatu dira. Hala ere, gure jokalarien artean ohotura hori ez da arrotza; ezta atzo goizeko ere. Batzuetan, izengoitiak ezaugarri fisiko bati loturik egoten dira: [ irakurri gehiago ]
:: Maite Gonzalez Bilbao. Bi jardunaldi falta dira denboraldia bukatzeko, eta aukerak ditugu datorren urtean Europan jokatzeko. Sinestezina!! Egindako denboraldiaren ostean, nork pentsatuko zuen horrela egongo ginela bi partidaren faltan? Nahiz eta aukera txikia izan, eta karanbolen zain egon behar, aukera digu!! Bederatzigarren tokia lortzeko borrokatu behar dugu. Izan ere, [ irakurri gehiago ]
:: Mikel Etxebarria. Jarraian kontatuko dudana gaztetako bekatua da. Hainbeste urte pasatu direnez, ez dut uste zigorrik jasoko dudanik, are gehiago kontuan hartzen badugu bekatariak hamaika izan ginela eta gure aurkako froga guztiak aspaldi desagertu zirela. 1988ko azaroan Athletic-ek Turingo Juventus-en aurka jokatu zuen UEFAko kanporaketa batean. Joaneko partidan Kendall-en [ irakurri gehiago ]
::Maite Gonzalez Bilbao. Zaragozaren aurkako partidan Ander Herrera protagonista izan zen; eta normala da kontuan izanda Aragoiko taldean zazpi urte egin zituela. Gainera, Anderrek beti erakutsi du Zaragoza zalea dela, eta nahiz eta orain Athletic-eko jokalaria izan, onena nahi du bere aurreko taldearentzat. Niri asko gustatzen zaizkit horrelako izaera duten [ irakurri gehiago ]

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



