Estatu Batuetako abeslari eta artista batzuek operaren munduko izar handienetariko batek sexu-jazarpena egin ziela salatu zutenean, hanbaitek eskua sutan jarri zuen leporatuaren izen ona defendatu nahian, eta salatzaileei egotzi zien fama bila ibiltzea. Defentsa sutsu hura ikusita, aberri-ohorea kolokan zegoela ematen zuen eta horrela, bada, tenorearen losintxarien esanetan, emakume kaltetuak biktimak izatetik izaki sarraskijaleak izatera [ irakurri gehiago ]
febrero, 2020
Aspek bere nahierara erabili ditu pilotariak binakako txapelketan. Txapelketaren hasieran, «kirol arrazoiak» zirela medio, Elezkano IIa kanpoan geratu zen beste aurrelari batzuei jokatzeko aukera emateko. Orain, partida baten faltan, Danel Elezkanok Irribarria ordezkatuko du hurrengo fasera pasatzeko erabakigarria izango den partidan. Horrelako aldaketak eginda, Aspek bere buruari kalte egiten dio. [ irakurri gehiago ]
Egunetik egunera Txinako koronabirusari buruzko berriak gero eta asaldagarriagoak dira. Hedabideek egunean jartzen gaituzte hildakoen kopuruan, Europan dauden kutsatuen bilakaeran eta abarretan. Horren harira, prentsak gaixo espainiarrei egindako segimendua aipatzekoa da. Telebista-kate askotan zuzenean eman zuten erien bidaia: hegazkinaren aireratzea eta lurreratzea, ospitalerako ibilbidea, hango egonaldia, senideen bisitaldiak, osasun-langileekiko harremanak [ irakurri gehiago ]

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



