hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mayo, 2016

mikel 2016 - 05 - 31

Lehengo larunbatean Atletico Feminas taldeari irabazi ostean Athleticeko neskek errazago daukate liga irabaztea. Sailkapeneko hirugarrenari  irabazi izanak eskura jarri die txapelketa  bilbotarrei eta, gauzak ondo bidean, beste titulu bat eskuratuko dute aspaldiko partez. Lesio larriak gorabehera, Athleticek denboraldi zoragarria egin du eta ustez handiagoak ziren beste talde batzuen aurka  aritu  [ irakurri gehiago ]

Iñaki 2016 - 05 - 26

Aurreko egunean, maiatzak 24, sekulako zalaparta eragin zuen prentsan Atxurrako kobazuloan (Berriatua) duela 14.000 urteko grabatu eta pinturak aurkitu izanak. Jende askok pentsatuko zuen orduan, nola izan daiteke orain arte inork ikusi ez izana? Zer egiten du euskaltegiko bulegariak hor? Benetakoak ala gezurrezkoak ote dira? Galdera horiei erantzuten saiatuko naiz,  [ irakurri gehiago ]

mikel 2016 - 05 - 26

Askotan aipatu ohi da dopina zientzia baino arinago doala eta, atzo Dopinaren Aurkako Agentziak emandako datuak kontuan hartuta, argi dago legez kanpoko zientzialari eta laborategiek sistema barrukoek baino bitarteko gehiago dituztela. Kontua da Pekingo Joko Olinpikoetan parte hartu zuten kirolari batzuen laginak berriro aztertu dituztela eta orduko negatibo asko orain  [ irakurri gehiago ]

mikel 2016 - 05 - 19

Ipurterreak, zoroak, zuhurrak, isilak, plaza-gizonak … Mota guztietako entrenatzaileak izan ditugu azken urteotan. Batzuek lotura berezia izan dute zale eta prentsarekin; beste batzuek, berriz, kritika gogorrak jaso dituzte harmailatik zein komunikabideetatik. Azken 20 denboraldietan Heykens, Clemente, Mandilibar, Luis Fernández, Mané, Sarriugarte, Caparros, Bielsa, eta Valverde egon dira apopilo San Mameseko  [ irakurri gehiago ]

Patxi 2016 - 05 - 19

Asteon ekitaldi garrantzitsu bi gauzatu dira arlo honetan. Maiatzaren 16ko prentsaurreko batean, Euskararen Aholku Batzordeko IKT Batzorde-atal Bereziak, Maite Goñik zuzenduak, 12 gomendio hauek egiten dizkie herri aginteei, Informazio- eta Komunikazio- Teknologiei buruz: Euskarazko Wikipedia sustatu Estrategikoak diren enpresekin etengabeko harremana eta elkarlanerako bideak sustatu Eduki propioak sortu eta etengabe edo  [ irakurri gehiago ]

mikel 2016 - 05 - 11

Larunbat honetan agur esango diogu Gurpegi handiari.  Hitz bakar batez deskribatu beharko bagenu jokalari nafarra honako hau izango litzateke: konpromisoa. Athleticen balore eta  koloreak  gorputz eta arima  defendatu  ditu, eta horregatik behin baino gehiagotan urratu dizkiote gorputza eta arima. Osasunari luzapenean sartu zion gola, Pichu Cuellarrekin izan zuen lesioa,  bi  [ irakurri gehiago ]

mikel 2016 - 05 - 5

Italiako Auzitegi Gorenak ezerezean utzi du Errumaniako etorkin baten aurkako epaia. Auzitegi Gorenaren ustez, ezin dira zigortu goseak eta pobreziak eragindako janari lapurketak. Gainera, Gorena osatzen duten epaileen esanetan, Estatua izan behar da lapurketek ergindako kalteen erantzulea, ez baita zilegi hainbeste herritar miseria gorrian bizitzea. Lapur gosetiak gazta bat lapurtu zuela irakurri nuenean, «Matxinada  [ irakurri gehiago ]

mikel 2016 - 05 - 3

Kanariar honek marka guztiak apurtzen ditu. Bideoan Athleticekiko zaletasunaren jatorria eta ondorioak azaltzen ditu. Horrelako zaletasuna ikusita, zelan deritzozue Lezamak ateak zabaltzeari Nelson eta Aitor bezalako gazteek Athleticen  joka dezaten?