hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

enero, 2014

mikel 2014 - 01 - 31

::Maite Gonzalez Bilbao. Ezer berririk ez genuen ikusi Athletic eta Atletico Madrilen arteko kanporaketan. Partidaren hasieratik joko zikina eta denbora galtzeak izan ziren talde madrildarraren ezaugarrietako batzuk. Hiztegian lotsagarri hitza bilatuz gero, Atlético Madrilen izena agertuko da alboan. Ez ziren partida lehiatzera etorri, «autobusa» jarri zuten atzealdean eta Athletic-ek horma baten  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 01 - 29

::Mikel Etxebarria. Ameriketara joan diren konkistatzaile berriek arrakasta handia izan dute, ikusle-kopurua astetik astera handituz joan da eta. Aspaldi joan ziren beste euskaldun askoren bezala, goseari, eltxoei, gaixotasunei eta hango arriskuei aurre egin behar diete guaranien lurraldeetan. Orduko erregeen izenean, Lope de Agirrek, Ursuak, Katalina de Erausok… triskantza izugarriak egin  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 01 - 27

::Maite Gonzalez Bilbao. Athletic-ek Osasuna ahul bat gainditu zuen atzo Iruñean.  Zurigorriek  partida menderatu zuten hasieratik, hirugarren minuturako jada lehenengo gola sartu genuen, Susaetak areatik kanpo sartutako gol ikaragarria. Ia-ia eserlekuan jesartzeko astirik izan gabe Athletic irabazten zegoen Sadar futbol zelaian. Baina momentu zoriontsu horiek gutxi iraun zuten, minutu batzuk  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 01 - 24

::Maite Gonzalez Bilbao. Partida bukatu eta gero post-a idazteko jesarri nintzen nire idazmahaian, baina nuen haserrealdiarekin ezinezkoa zen. Minutu batzuk itxaron behar izan nituen, burutik pasatzen zitzaidana ez esateko, eta filtro pixka batekin idazteko. Benetako amorrua ematen dit jokalari batzuei onartzen zaienak. Atzoko kasuan Diego Costak meritu itzelak egin zituen  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 01 - 21

:: Mikel Etxebarria. Egoera ulertzen zaila bada ere, badirudi Bilboko saskibaloi profesionalak ez duela babeslerik aurkitzen. Azken urteotan Europako finalera bitan heldu den taldeak ez du hemengo enpresa eta erakundeen interesa piztu. Ziur asko ekonomiaren egoera txarrak zerikusi handia izango du, baina aurrekontuan zein zale-kopuruan Bilbao Basket baino askoz txikiagoak  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 01 - 21

::Maite Gonzalez Bilbao. 65. minutura itxaron behar izan genuen Athletic-en lehenengo gola ikusteko, nahiz eta ehunka aukera izan. Atzokoan Athletic-ek inoiz baino erdiraketa gehiago egin zituen, 55 baino gehiago kontabilizatu ziren. Gainera, baloiaren jabetza izan zuen, %65 gutxi gorabehera. Valladoliden arearen aurkako eraso jarraitua egin zuen Athletic-ek partida osoan zehar,  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 01 - 17

::Maite Gonzalez Bilbao. Beñat Etxebarriaren egoera kezkatzekoa da. Igorreko erdilaria ez dabil denok espero genuen errendimendua ematen. Udako fitxaketarik garrantzitsuenetarikoa izan zen, behintzat zaleengan esperantza gehien piztu zuen fitxaketa. Gainera, 8 milioiko gastua izan zen Athletic-entzat. Titular moduan 10 partida jokatu ditu, eta guztira 808 minutu egon da berdegunean. Almeriaren aurka  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 01 - 16

::Maite Gonzalez Bilbao. Sufrimendu pixka batekin, baina atzo aurrera egin genuen Errege Kopan. Eta orain, final – laurdenetan  Atletico Madril kanporatzea tokatzen zaigu. Madrildarra ez da talde erraza, baina futbol zaleentzat kanporaketa  oso erakargarria izango da, Ligako bigarrena eta laugarrena aurrez aurre egongo baitira. Txapelketaren puntu honetatik aurrera Athletic-ek ez  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 01 - 14

::hamaiekaetabat. Aurreko batean Begoña Viñuelak artikulu bat idatzi zuen gure blogean. Bertan, «Idazkera ederraren», hau da, Kaligrafiaren  mundua aurkeztu zigun. Gauzak eskuz, txukun eta behar besteko denbora hartuta idaztea plazera da, iraganerako bidaia ordenagailuen garaian. Bideo hau Begoñaren lanaren adierazgarri da. Kaligrafiaren munduak erakartzen bazaitu, aukera duzu horri buruzko ikastaroa egiteko,  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 01 - 13

  Mikel Etxebarria. Dakar Rallyak baditu hiru hildako gehiago urteroko zerrendan. Piloto bat eta bi kazetari izan dira azkenengo biktimak. Kirol eta ikuskizunaren izenean denak balio omen du eta inor ez dago prest zorakeria hau gelditzeko. Askok bestela ikusiko duten arren, zentzugabekeria galanta iruditzen zait. Ikuskizunak eta kirol balentriek ezin  [ irakurri gehiago ]