hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

julio, 2013

mikel 2013 - 07 - 27

::Mikel Etxebarria. Jende askok ez dakien arren, Bizkaian bada beste talde bat kopa irabazi duena: Getxoko Arenas. 1912an sortua, guda hasi arte Athletic-en lehiakide handienetakoa izan zen. 1917, 1919, 1925 eta 1927 urteetan finala jokatu zuen. Bigarren finalean, 1919an, titulua lortu zuen  Barçari 5 eta 2 irabazi ostean. Gainera, lehenengo  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 07 - 26

::Maite Gonzalez Bilbao. Futbolaren burbuilak lehenago edo beranduago eztanda egin behar zuen, eta badirudi momentua heldu dela. R. Madridek eta Bartzelonak izan ezik, ligako beste talde guztiek futbolariei ordaintzen dizkieten soldatak txikiagotu dituzte. Bost urtean soldatak erdira txikiagotu dira hain zuzen. Aurten aurreko denboraldiarekin konparatuz 158 milioi gutxiago gastatuko dira  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 07 - 23

::Joseba Ibargutxi. Astebururako zerbait ezberdina egin nahi baduzu, hona hemen ideia bat, erreza eta dibertigarria, geuk egin genuena … Txango polita iruditu zitzaigun, uretan, berotik ihesean, ibaian zehar ibiliz eta sobao pasiegarrak gosaltzeko … Bai burutazio ona dela! Interneten bidez Vega del Pasen barrankismoa bazegoela ikusi genuen, badago beste hainbat  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 07 - 22

::Mikel Etxebarria. Bizkaiko ume askoren ametsa Athletic-en koloreak defendatzea izan da. Amets ederra bezain zaila, asko eta asko izan direlako bidean geratu direnak. Horregatik, Rafa Escudero Etxebarriaren kasua egiten zaigu hain harrigarria. Athletic izugarri maite bazuen ere, bihotzeko taldeari ezetz esan zion. Rafa Escuderori familiatik zetorkion futbolarekiko zaletasuna, German Etxebarria  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 07 - 18

::Maite Gonzalez Bilbao. Athletic Club-eko nesken taldeak 10. urteurrena bete zuen abenduan, eta nahiz eta denboraldi bikaina egin, ezin izan dute tituluekin borobildu. Eskura zuten ligako txapelketa azkeneko partidan galdu zuten eta Errege Kopan ez ziren final-laurdenetatik pasatu. Hamarkada honetan ligako lau  txapelketa irabazi dituzte. Debutaren urtean lehenengo liga lortu  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 07 - 18

:: Maite Gonzalez Bilbao. Duela egun batzuk Lezaman emandako prentsaurrekoan kazetariek Ernesto Valverde eta Carlos Gurpegiri Muniaini buruz galdetu zieten. Muniain denboraldi-aurrean hasteko falta zen jokalari bakarra zen, baina prentsan bazeuden Muniainen inguruko zurrumurruak.  Gainera, Gurpegik zein Valverdek emandako erantzunek ez naute ez ase, ezta lasaitu ere. Iker Muniainek  itzulera hiru  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 07 - 16

::Maite Gonzalez Bilbao. Urtero bezala uztaila heltzerakoan Pirinioek kolore laranja hartzen dute. Euskaltel Euskadiko ehunka zale txirrindulari euskaldunak animatzera hurbiltzen dira. Egia esanda, euskaldunok oso txirrindularitza zaleak gara eta talde desberdinetako txirrindulariak animatzen ditugu. Aipatzekoa da  Andy Schleck Pirinioetako etapa baten ondoren twitter-en idatzitakoa, gainera euskaraz!!: “Mila esker euskal zale guztiei  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 07 - 14

::Mikel Etxebarria. Atzoko eguna Plentzia eta Gorlizen eman genuen. Hamaikaetabateko kide batzuk piragua -txango bat  egitera hurbildu ginen Uribe Kostara.  Helburua bikoitza zen: egun ona pasatzea eta piraguen gobernuan trebatzea peñakide guztientzako irteera  antolatu ahal izateko.   Bi pertsonentzako boteak  alokatu genituen (15 euro orduko eta piraguako) hondartza ondoko kaian.   [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 07 - 11

::Maite Gonzalez Bilbao. Hilabete eta erdi baino ez da falta Ligako txapelketari hasiera emateko eta dagoeneko Athletic-ek bideratuta dauka hurrengo denboraldirako taldea. Egun gutxitan, eta arazo handirik gabe, buruan zuten fitxaketak egin ditu. 13 milioi inguru ordaindu du Athletic-ek hiru jokalariren truke, Etxeita libre heldu da Elche futbol taldeari lotzen  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 07 - 9

:: Mikel Etxebarria. Francoren garaian Athletic-eko zuzendaritza kide gehienak erregimenaren aldekoak ziren. Banku eta industria -oligarkiaren ordezkari horiek frankismoaren ideia eta irizpide nagusien jarraitzaile zorrotz eta leialak izan ziren. Orain kontatuko dudana benetako pasadizoa da, baina protagonisten «izen ona» gordetze aldera, urtea, lekua eta protagonistak isilduko ditut. Horrelako datuak emanez gero,  [ irakurri gehiago ]