::Nuria Barrasa. Athletic-ek etxetik kanpo jokatu duen azken partidan, Betisen kontra hain zuzen ere, epaileak Athletic-en alde penalti bat adierazi zuen eta botatzeko ardura Muniainek hartu zuen eta bai, gola sartu zuen. Hala ere, jakin badakigu azken urteetan Athletic-ek ez duela zorte handirik penaltien kontu honetan, Aitor Larrazabalek futbol profesionalean [ irakurri gehiago ]
febrero, 2014
Maite Gonzalez Bilbao. Azkenengoaren aurka jokatzeak ez du zertan erraza izan, atzo horren adibide izan genuen Benito Villamarin futbol zelaian. Batzuetan bizitza jokatzen ari diren talde horiekin kontu handia izan behar da, bi ahoko armak dira! Gainera, Athletic-ek azken partidetako joko txarraren ildoari jarraipena eman zion. Horrela ez da erraza izango [ irakurri gehiago ]
::Mikel Etxebarria. San Mames zaharra behin eraikita, zelaia nork zainduko aurkitu behar izan zuen taldeko zuzendaritzak. Lan hori San Mames Beko baserrian bizi zen Gojenuri familiari egokitu zitzaion. Miserikordiatik Olabeagarako bidean zegoen baserri hura izan zen Athletic-en lehenengo garbitegia, hantxe garbitzen eta sikatzen baitziren jokalarien kamisetak. Gainera, txiringitoa ere izana zen, partida-egunetan edariak [ irakurri gehiago ]
::Elena Sierra. Hitz bat, besterik ez. Hitz bat? Zenbat hitz da hitz bat? Hitz bat nahikoa da. Osoa. Hitz guztiak. Hitz batetik beste batera. Batetik mundura. Erabil dezakezue esamoldea: txapela buruan eta ibili. Ibili. Asmatu. Gogoratu. Gaur goizean, klasean. Hitz bat, besterik ez. Baina mugarik gabe. Bidaia luzea. Zoratuta. Zorabiatuta. [ irakurri gehiago ]
Otsailaren 18an Atlhetic-eko peñen elkartearen ez-ohiko batzarrean Juan Carlos eta Mikel egon ginen Hamaikaetabat-en izenean. Urteroko batzar hori lehenengoz egin genuen San Mamesen, prentsa-aretoan hain zuzen, eta ohi baino askoz peñakide gehiago bertaratu ginen zelai berrira. Ilusioz joan ginen , ikusleek nekez ikus ditzaketen instalakuntzak (kazetarientzako gela, prentsa-aretoa … ) [ irakurri gehiago ]
::Maite Gonzalez Bilbao. Aukera paregabea izan genuen asteburu honetan Vila-real eta Errealarekin sailkapenean distantzia handitzeko. Baina aukera horri ez genion probetxurik atera. Eta hor gaude, laugarren postuan sendo. Baina atzokoa luzatuz gero, postu hori kolokan egongo da. Azkeneko bi partidetan puntu bakarra lortzea eta erakutsitako jokoa ez dira datu baikorrak. Valverdek [ irakurri gehiago ]
Kaixo: B1eko ikasleak gara eta pasa den astean Arte Ederrak museora joan ginen. Joan baino lehen gure irakasleak argibide batzuk eta azaldu behar genituen koadroen informazioa eman zizkigun guk etxean prestatzeko. Hau guztia egin ondoren museora joan ginen, batzuek bakarrik eta beste batzuek binaka azaldu behar izan zituzten koadroen informazioa [ irakurri gehiago ]
Hona hemen Maitek forora bidali duen galdera: Llorerente eta Javi Martinezen kasuetan zuzendaritza taldeak ez ez zuen jokalariek zeukaten klausula negoziatu nahi izan. Jokalari batek beste talde batera joan nahi izanez gero, klausula osoa ordaindu beharko omen du. Zer iritzi duzue zuzendaritza taldearen jarreraz? Llorenterekin gertatutakoa errepikatzeko prest gaude?
Maite Gonzalez Bilbao. Jada kopako finalista bien izenak ezagutzen ditugu, Bartzelona eta Real Madril, hau bai ezustekoa!! Ez nuen horrelako finalik espero … Ironia alde batera utzita, zozketa egin zenean askori burura etorri zitzaigun final hau oso posible zela. Ezinezkoa zen Errege Kopan talde bi hauen arteko partida ikustea, finalean [ irakurri gehiago ]
::Maite Gonzalez Bilbao. Gaur goizean egunkaria zabaltzean Athletic-ek golik gabeko berdinketa lortu zuela ikustean, irakurleek pentsa dezake atzokoa emoziorik gabeko partida izan zela. Ez ba! Ez zen horrela izan, guztiz kontrakoa baizik. Intentsitate handiko partida izan zen, non talde bietako jokalariak oso nekatuta bukatu zuten. Batzuetan puntu batek duen garrantzia [ irakurri gehiago ]

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



