hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

junio, 2014

mikel 2014 - 06 - 26

::Mikel Etxebarria. Duela gutxi inoizko kamisetarik itsusienen zerrenda atera dute, eta Athlecen ketchup elastikoa zortzigarren postuan ageri da. Kamiseta hori Dario Urzay margolari bilbotarrak egin zuen orduko presidenteak aginduta . Izan ere, Lamikiz-ek, Athletic-ek UEFA jokatuko zuelako aitzakia baliaturik, pentsatu zuen ideia ona izango zela Athletic-ek janzkera berritzailea Europako zelaietan erakustea.  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 06 - 23

 ::Maite Gonzalez Bilbao. Munduko Txapelketan ezusteko kanporaketak izaten dira, faborito bezala azaltzen diren talde batzuen kanporaketak gertatzen dira. Hau esanda, ez dut ulertzen Espainiako selekzioaren jarraitzaileen artean kanporaketaren ondoren sortutako harridura. Txapelketa hasi baino lehenago taldearen inguruan  zalantzak zeuden, baina inork ez zuen ezer esaten (ausardiaren faltagatik agian). Baina Holandaren  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 06 - 18

::Mikel Etxebarria. Emakumeek egiten duten kirola beste behin gutxietsi egin dute. Athleticeko neskak kopako finalera heldu, eta berria lupaz aurkitu behar hemengo hedabideetan. Eta zer esan Euskal Telebistak egin zuen emanaldi kaskarraz? Levanteko entrenatzailearen ipurdia ederto ikusi genuen, baina ateen inguruan gertatzen zena ez zegoen ikusterik. Orain gutxi Sestaok Bigarren  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 06 - 18

::Maite Gonzalez Bilbao. Athletic-eko neskek Erreginaren Kopako finalera heltzea lortu dute asteburu honetan finalerdietan Levante kanporatu eta gero. Finala Ceutan jokatuko dute datorren larunbatean. Valentzian bezala seguru zale zurigorri askoren babesa izango dutela Ceutan. Igandekoa ez zen kanporaketa erraza izan. Lehenengo partida etxean  jokatu eta gero, hutsean bukatu zena, Valentzian  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 06 - 10

::Maite Gonzalez Bilbao. Datorren denboraldiari begira futbol taldeetan jokalarien joan etorriak hasi dira. Athletic-ek fitxaketaren bat egingo du seguruenik, Borja Viguera-ren fitxaketa ia eginda dagoela diote. Baina garrantzitsuena orain arte dagoen jokalarien blokea mantentzea da. Defentsatik hasi da Athletic. Garrantzi handikoa izan zen pasa den denboraldian talde zurigorriak atzealdean lortutako  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 06 - 10

::Mikel Etxebarria. Larunbatean Pagasarrira joan ginen Hamaikaetabateko kide batzuk. Beroa goiz-goizetik handia  izan arren, ez zen inor kikildu eta bederatzi eta erdietan abian geunden Aita Donostia Plazatik irten ginenok. Iparraldeko Lorategietan dagoen zubia zeharkatuta, Kobeta Bidetik Altamirako goiko aldera ailegatu ginen. Bide horrek ikuspegi ederraz gozatzeko aukera ematen du, Bilbo osoa,   [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 06 - 5

::Maite Gonzalez Bilbao. Datorren denboraldiari begira, non Athletic-ek Txapeldunen Ligan jokatuko duen, burura etorri zait hizkuntzaren kontua. UEFA-k trabarik jarriko du prentsa aurrekoetan euskal kazetariek euskaraz galdetzeagatik? Zalantza hori daukat orain dela pare bat hilabete Catalunya Ràdio-ko kazetari bati gertatutakoagatik. Kazetari katalan bat katalanez aritu zen Pep Guardiola-rekin Bayern de Munich  [ irakurri gehiago ]

mikel 2014 - 06 - 2

::Maite Gonzalez Bilbao.   Ostiralean familia zurigorriaren kide ezagun bat joan zitzaigun. Jose Iragorri, Radio Popular-eko kazetari ezaguna, hil egin zen. Kazetari asko daude talde zurigorriaren eguneroko berriak jarraitzen dituztenak, baina Iragorri berezia zen. Batez ere partida egunetan egiten zuen emankizunengatik gogoratua izango da. “Bakalao Bakalaooo” oihuarekin ospatzen zituen Athletic-eko  [ irakurri gehiago ]