hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

junio, 2013

mikel 2013 - 06 - 28

::Mikel Etxebarria. Zale askori galdetuko bagenie zein izan den ligako goleatzailerik onena, ziur hainbatek Messi, Hugo Sanchez, Cristiano Ronaldo … aipatuko lituzketela.  Ez dago zalantzarik horiek, zelai gainean behintzat, jokalari  apartak izan direla, baina inoizko “killer” trebe eta beldurgarriena  Trapagarango jokalari bat izan da: Bata. Athletic-eko aurrelariak 1930/31 denboraldian Pitxitxi  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 06 - 24

::Maite Gonzalez Bilbao.   Ongi etorri Valverde! Ostiralean ageriko sekretua zena konfirmatu zuen Athletic-eko zuzendaritza batzordeak, Ernesto Valverde Athletic-eko entrentzailea izango da hurrengo bi urteetan. Zaleok bi aste daramatzagu berri honen zain, hilaren hasieratik bagenekien Bielsa joan egingo zela eta zortzi urte geroago “Txingurri” Valverde bueltatuko zela. Aldaketak inoiz ez  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 06 - 23

::Mikel Etxebarria. Gaurko mendi txangoa egitera  Izki natura parkera joan gara, Korres herrixkara hain zuzen. Izki Arabako Mendialdean dago eta Errioxarekin eta Nafarroarekin muga egiten du. Bilbotik heltzeko modurik errazena da Gasteiza joan eta Lizarrarako errepidea hartu. Azazeta herria pasatu ondoren, Maeztura, inguruko  herrigune handienera, ailegatzen da. Maeztun aukera ugari  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 06 - 21

::Maite Gonzalez Bilbao. Gero eta gutxiago geratzen da arkua ikusteari uzteko. Katedralaren ikurretako bat izan da beti, baina zelai berrian ez dauka tokirik. Eta oraindik ez dakigu zein izango den arku horren etorkizuna. Hiru zatitan banatuko omen dute desmuntatzerako orduan errazago izateko, eta gero leku “ezkutatu” batean gordeko dute. Benetan,  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 06 - 20

::Mikel Etxebarria. Athletic  hizpide izan ohi dugun lerro hauetara talde bilbotarrekin harremanik izan ez zuen kirolari harrigarria ekarri nahi dugu. Vicente Blancok ez zuen inoiz Athletic-en jokatu eta ez dakigu futbola gustuko zuen ala ez, baina zailtasunen aurrean erakutsi zituen indarra, kemena  eta konplexu eza izaten dira gure taldeko kideentzat  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 06 - 19

Hamaikaetabat datorren urteko egitaraua prestatzen hasi da eta horretarako zuen laguntza behar du.  Zuen iritzia eta zaletasunak ezagutu nahi ditugu ahalik eta egitarau zabalena egin ahal izateko. Galdera hauei erantzuna ematen badiezue, ziur izango dituzuela gustuko aktibitateak euskaraz gozatu ahal izateko aukera. Athletic eta futbolari buruzkoak ez ditugu sartu, askotan  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 06 - 19

::Josefa Rostro. Basondo, nahiz eta jende askok esaten duen Gernikatik gertu dagoela, Kortezubitik hurbilago dago, Omaren eta Santimamiñe Koben bidearen erdian. Heltzeko erarik erosoena eta arinena kotxez joatea da. Leku hau basabereen defentsan hezitzeko Xabier Maiztegi Fundazioak sortu duen babeslekua da. Bere funtzioen artean Fauna Berreskurapen Zentro batekoak eta zoo-turismo  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 06 - 17

  Ehun urteko Historiari amaiera emateko «San Mamesen istorioak» kontaketa lehiaketa antolatu zuen Athletic-ek. San Mamesen bizi izandako istorioren batek izan behar zuen idazkien ardatza. Ia ehun lan aurkeztu ziren, eta horien artean epaimahiak onenak aukeratu zituen » Historias de San Mames» izeneko liburuan argitaratzeko.Irabazleen artean peñakide dugun Iñaki Murua (murua-botxotik.blogspot.com) dago.  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 06 - 14

::Mikel Etxebarria. Historia luzea du San Mamesek. Urte luze horietan jokalariak eta teknikoak izan dira protagonista nagusiak, baina ezin ditugu ahaztu ziur asko gehien gozatu eta sufritu dutenak; zaleak, alegia. Zaleak ere ikuskizunaren parte dira eta batzuek aztarna ahaztezina utzi dute zelai zaharraren harmailetan. Gaur, “Rompecascos” eta Alejandro ekarriko ditut  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 06 - 13

::Mikel Etxebarria. Futbola Ingalaterratik heldu zitzaigunez, ez da harritzekoa futbol munduan erabiltzen diren termino asko Shakespeareren hizkuntzatik hartu izana. Mailegu horiek, ingelesez tutik ere ez zekiten zaleen “tratu txarra” jasan ostean, egungo “spanglish”aren  aitzindari bihurtu ziren. Jarraian aipatuko ditugunak desagertzeko zorian daude, gero eta gutxiagotan entzuten dira eta. Hala ere,  [ irakurri gehiago ]