::Maite Gonzalez Bilbao. Hainbat hilabeteren ostean, irailaren 16an, astelehena, San Mames Barria estreinatuko dugu, nahiz eta oraindik zelaia bukatu barik egon. Oso egun inportantea da Athletic-eko zaleentzat, baina datu hau, beste askotan bezala, ez dute kontuan izan partiden ordutegiak jarri behar dituztenek, Javier Tebas LFP-ko presidenteak barne. Etxean tokatu zaizkigun [ irakurri gehiago ]
agosto, 2013
:: Mikel Etxebarria. Zale asko harritu zituen Orbaiz joaten uzteko erabakiak. Kirol mailan sasoian zegoela eta aldagelan zuen pisua aipatu zuten neurri haren aurka zeudenek. Jarraitzaileen miresmena eta babesa zeuzkaten jokalari asko atzeko atetik irten dira: Sarabia, Patxi Salinas, Garitano, Yeste … honen adibide dira; beraz, Orbaiz-ekin gertatu dena ez [ irakurri gehiago ]
::Maite Gonzalez Bilbao. Pablo Orbaiz-en erretiroa dela eta, post honen bidez eskerrak ema nahi nizkion Athletic-en egindako urteengatik, baita klubean bere etapa bukatu zenean izandako errespetuagatik ere. Bilbotik lehenengo Grezia eta gero Errusiarako bidea hartu zuen, eta Olympiakos eta Rubin Kazán taldeetan bere karrerako azken urteak eman zituen, Europa Leagueko [ irakurri gehiago ]
::Maite Gonzalez Bilbao. Ernesto Valverdek bere aurkezpenean aitortu zuen normalean ez duela ligako lehenengo partida irabazten, baina aurten gauzak desberdinak izan dira. Nahiz eta partida kaskarra izan, inportanteena lortu zen, txapelketa ederki hastea!! Irabaztea zen garrantzitsuena. Azken batean ligako lehenengo partidak ez dira oso onak izaten, eta garrantzitsuena puntuak ateratzea [ irakurri gehiago ]
::Maite Gonzalez Bilbao Bai, ondo irakurri duzue, Joseba Etxeberria lehen taldeko hirugarren entrenatzailea izango da denboraldi honetan. Nahiz eta gazte-mailako talde nazionalaren entrenatzaile izan, Ernesto Valverde eta bere taldearekin ere jardungo du. Valverderen eskutik datorren iniziatiba honekin profesionalak hezteko sekretuak irakatsi nahi zaizkie Lezamako entrenatzaileei. Aurtengo aukeratua Etxeberria izan da, [ irakurri gehiago ]
Azken urteetan talde askok arima eta bihotza galdu dute. Merkadoteknia eta ekonomia – irizpideak nagusitu egin dira eta horren ondorioz, Errusiatik, ekialdetik edo lekuko herri erakundeetatik heldutako sosen truke historia eta sentimenduak baztertu egin dira. Kamisetak, futbol-zelaien izenak, ordutegiak … dena salgai jarri da, zaleen iritzia kontuan hartu barik, noski! Ono [ irakurri gehiago ]
::Maite Gonzalez Bilbao. Futbolari batzuek, beren lanagatik ez ezik, komunikabideetan kirolez kanpoko gai askorengatik ere presentzia handia izaten dute. Asko oso ezagunak dira bai beren amodio kontuei esker bai gau-parrandei esker, baina beste batzuk janzteko duten gustu eskasagatik, askotan zatarkeriaren marka guztiak apurtuta. Honen adibide argia Sergio Ramos dugu, Real [ irakurri gehiago ]
::Mikel Etxebarria. Athletic jaio zenean ez zegoen kirol atalik orduko prentsan. Partidei buruzkoak gizarte-kroniketan agertzen ziren eta kirolari baino askoz gehiago erreparatzen zitzaion alderdi sozialari. XX. mendeko 20ko hamarkadan, futbolaren profesionaltasunarekin batera, gaur kirol-prentsa bezala ulertzen duguna jaio zen. Bilboko Excelsior eta Donostiako Argia izan ziren protagonistak. Biak abertzaleak izan [ irakurri gehiago ]
:: Mikel Etxebarria. 1958an Brasilek munduko txapelketa irabazi zuen eta agian horregatik , orduko presidentea zen Enrique Guzmanek zaleak harritu zituen neurria hartu zuen: entrenatzaile karioka baten fitxaketa. Aukeratua Martim Francisco izan zen, 30 urteko entrenatzaile gaztea. Martim Franciscoren izaera eta ibilbidea aztertuta, bietan Bielsarekiko antzekotasun izugarria aurkituko dugu. Argentinarraren [ irakurri gehiago ]

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



