hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

diciembre, 2013

mikel 2013 - 12 - 27

::Mikel Etxebarria. Gurean duela zenbait urte ETB1 ikusten dugu Gabon Gauean.  Egia esan,  gehiago egiten dugu  hizkuntza – militantziagatik txoriaren katearen kalitateagatik baino. 24koak luze jo ohi du: mahaia atondu, bisiten zain egon, afaldu, afalondoko mahai-jokoak … Bada, ETBkoei luzeagoa iruditzea nahi dute, eta horretarako euskal kantuez osatutako 8 orduko emanaldia  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 12 - 24

::Maite Gonzalez Bilbao. Lasai – lasai pasatuko ditugu aurten Gabonak . 10 garaipenen lortu ondoren, eta 33 punturekin, laugarren postuan sendotu dira gure lehoiak. Nahiz eta Rayo Vallecano-ren aurkako partida oso bikaina ez izan, garaipenaren bidean sendo jarraitu zuten. Jokalari bat nabarmentzekotan atezaina aukeratuko nuke. Iraizozek parte – hartze erabakigarriak izan  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 12 - 24

::Jon Bilbao. Jorge Ronda Suberviolak arte-galeria zabaldu du Bilbo Zaharrean, Lamana kaleko 1ean. Bertan beraren lanak ez ezik beste artista askorenak ere aurki daitezke, denera arte-diziplina ugari biltzen direlarik, pintura, eskultura, argazkia, arte digitala, ehuna, … Txikitan albaitaria izan nahi zuen margolaria dugu; Arte Ederrak ikasi zituen eta bere lehenengo  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 12 - 20

  Talde jatorren eta txolinenak opa nahi dizue ondo sartzea 2014an. Gaur goizean elkartu gara eta Marianen gidaritzapean argazkietan ikusiko dituzuen arbolak egin ditugu, abestu bitartean. Zelan egin, gure Mariani galdetu, eskulanetan oso trebea baita.   Maria Luisa eta Patxiren ikasleak    

mikel 2013 - 12 - 18

::Juan Carlos Murillo. 2013/12/18 erabili.com (moldatua) Juan Mateo Zabala euskaltegiak goi-mailako Bikain, euskararen kalitate ziurtagiria, jaso du. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituen atzo (2013-12-17), Bilboko EITBren egoitzan egindako ekitaldian. Orotara 36 erakundek jaso dute ziurtagiria aurten; horietatik 9k goi-mailako urrezko Bikain egiaztatu dute; 16k  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 12 - 18

::Maite Gonzalez Bilbao. Sanchez Pizjuan futbol zelaian bi puntu utzi zituen igandean Athletic-ek. Jokalariek euren bertsiorik onena erakutsi zuten Sevillan, Vigon ikusitakoaren ondoren, baina ezinezkoa izan zen garaipenerako gola sartzea, nahiz eta aukerak izan, hain zuzen, azken minutuetan Aritz Aduriz-en burukada batean. Partidan atzetik jarri eta gero, jokalariek bi minututan  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 12 - 16

 :: Juan Carlos Murillo. Jon Arretxek argitaratu berri du 612 €uro nobela. Gabonetarako (nire) liburua Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 12 - 16

::Mikel Etxebarria. Pasa den irailean txapelketa hasi zenetik hitzetik hortzera zebilena bete egin zen. Amets Arzallus eta Maialen Lujanbioreren artean erabaki zen txapela. Buruz burukora biak iritsi ziren, eta, azkenean, puntuazioan dezenteko aldearekin, hendaiarra nagusitu zen. Maialenek 2009an historia egin zuen, txapela jantzi zuen lehen emakumea izan zelako, eta, oraingoan, Ametsek  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 12 - 12

::Maite Gonzalez Bilbao. Brasilen ospatuko den Munduko txapelketaren zozketa egin zen joan den astean. Momentu oso garrantzitsua zen txapelketan parte hartuko duten selekzioentzat, lehenengo partidetako aurkarien izenak ezagutuko baitzuten. Zozketa guztietan bezala talde errazak eta “heriotzaren taldea”, aurkari zailenak dituztenak, izaten dira. Baina aurten betiko espekulazioez gain,  zozketa iruzur hutsa  [ irakurri gehiago ]

mikel 2013 - 12 - 11

::Maite Gonzalez Bilbao. Athletic-ek Balaidos futbol zelaitik oso emaitza txarra ekarri zuen. Errege Kopako partidetan funtsezkoa izaten da,,etxetik kanpo jokatzean behintzat, gol bat sartzea. Izan ere, horrek garrantzi handia dauka balio bikoitza baitauka berdinketa ematen baldin bada. Baina nahiz eta aukerak izan, Athletic-ek ez zuen gola lortu. Kanporaketa bideratuta uzteko  [ irakurri gehiago ]